"Euskal politika humanizatu behar da"

  • George Orwell: “Adierazpen askatasuna jendeak entzun nahi ez duena esan ahal izatea da”.
Joseba Arruti
Joseba ArrutiDani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Informazioz itotako gizarte honetan, zein da kazetariaren funtzioa?


Betikoa, ahalik eta zintzoen jokatuz ikusten duena kontatzea. Zoritxarrez, kazetariaren lana geroz eta baldintzatuago dago orotariko interesengatik. Ez da sekula ofizio samurra izan, lan baldintzen aldetik, egonkortasun aldetik, eta horrek eragin zuzena du eguneroko lanean, oso zaila baita presioak alde batera utzi eta filosofia mailako berezko zeregin horri atxikitzea. Okerrera goaz, gainera. Beti pentsatu izan dut gurea ez dela lanbide bat, bokazio bati emandako erantzuna baizik. Horrela izan beharko luke aurrerantzean ere, baina lan baldintzak izugarri okertu dira, eta hedabideen kopurua biderkatu bada ere, ez nago ziur aniztasunean irabazi dugunik. Krisiaren ondorioz, jadanik ematen ari den berrantolaketa bat etorriko da hedabideen mundura, eta horrek zerikusi zuzena izango du gure balizko independentzian. Askotan, kazetariak, beste edozein langilek bezala, bere printzipioak irensten baititu bere lanpostua salbatze aldera.


Adierazpen askatasunaren etsairik handiena langabezia dela, alegia.


Handiena ez dakit, baina handienetakoa bai. Lan-merkatua dagoen bezala dago, eta bistan da prekarietatea dela kazetaria auto-zentsuratzeko modurik zuzenena. Prekarietate hori orokortzen ari da gainera, ez baitut uste alde handirik dagoenik medio kontserbadoreen eta aurrerakoien artean. Beti egon daitezke euren buruarekin, ikusten dutenarekin eta objetibotasunarekin zintzoagoak diren kazetariak, baina oso zaila da, independentzia maila hori lortzeko ibilbide sendoa behar baituzu atzetik. Horregatik diot erabateko independentziarik ez dagoela eta kazetarien objetibotasuna mito bat dela. Bakoitzak erantzuten die bere interesei.

Erredakziotik zuzendaritzara pasata, nola egiten diozu horri aurre?


Kudeatzaile izateko ezinbestekoa behar luke aurrez kaleko kazetari gisa aritu izanak. Jende gehiegi pasatzen da zuzenean gestore lanak egitera eta horrek errealitatea desitxuratzen du. Enpresa munduan ere, arlo pribatutik pasa den jendea hautatuko nuke sektore publikorako. Inpresioa daukat beti hedabide publikoetan lan egin duten kazetari askok ez dakitela zein den kazetaritzaren errealitate gordina. Pribatutik gatozenak badakigu zein baldintzatan egiten den lan, zein egoeratan dauden hainbat eta hainbat kazetari. Ni saiatzen naiz orain arte eraman dudan filosofia aplikatzen, kazetari eta langileei ahalik eta egonkortasun, konfiantza eta autonomia handiena emanez. Krisiak gogorren jo duenean sartu garen arren, langileen egonkortasuna lehenesten ahalegindu gara, denen behar-izanak asetzea ezinezkoa den arren. Finean, hedabide batek ondo funtzionatzeko ezinbestekoa da langileak gustura egotea.

Ezinbestekoa zen ildo editoriala aldatzea?


Edonork ulertu beharko luke hedabide publiko batek aginte politikoaren ildo nagusiak bete behar dituela. Aniztasuna bermatzera eta errealitate instituzionala errespetatzera behartuta gaude. Horrek ez du esan nahi kazetariari politikoki eta ideologikoki inplikatzeko eskatzen zaionik, baina hau ez da inoren jostailua, hedabide publiko bat baizik. Errealitate instituzional hori aldatzea ez dago nire esku, beste maila batzuetako eztabaida da. Hori hala, inork ezin du esan kontu ideologikoetan sartu garenik. Arazo larria litzateke irrati publikoa batzuekin edo besteekin identifikatzea. Guk besteen iritziak errespetatzeko, euren posizioak zalantzan jartzeko, eta autokritikarako gai diren entzule kritikoak nahi ditugu. Alderdi batekin edo bestearekin oso identifikatuak daudenentzat medio pribatuak daude.

Errealitate instituzionala errespetatze hutsa bada apustu ideologiko bat, eta herri honetan zer esanik ez.


Errealitate instituzionalarekiko errespetua ez da nire ustez jarrera politiko konkretu bat, hedabide publiko baten betebeharra baizik. Albisteei dagokienez, esaterako, Espainian gertatzen dena beti izan da lehen mailako gertakizuna Euskal Autonomia Erkidegoko komunikabideetan. Guk hemen gertatzen denaren berri ematen dugu, baita Espainian gertatzen denarena ere, ez baita arrotza guretzat, eragina duelako gugan. Ez dut uste Radio Euskadi inoiz baino politikoki kutsatuago dagoenik. Errealitate instituzionala errespetatzen saiatzen gara. Hori ez da zuzendaritza baten edo bestearen apustua, hedabide publiko baten izaeraren ondorioa baizik. Hedabide publikoak ez ziren anti-sistema izateko sortu, ezta indarrean dauden errealitate instituzionalei kontra egiteko ere.

Zenbat baldintzatzen du zure ideologia, zure pentsamoldea, goizero lanera bizkartzainekin etortzeak?


Ahalik eta gutxien baldintza nazan saiatzen naiz, baina oso egoera gogorra da. Deigarria zait herri honetan zenbat hitz egiten den adierazpen askatasunari buruz eta egunerokoan zer gutxi egiten den berau defendatzeko. Zergatik hitz egiten da hainbeste hedabide publikoetan ezker abertzale legez kanporatuak duen presentziaz edo faltaz, eta hain gutxi EITBko zuzendaritza osoaren bizkartzainez? Nik beti defendatu dut denon adierazpen askatasuna. Euskaldunon Egunkariako langile izan nintzen, eta ulertzekoa da zer ikuspuntutatik egin dudan neure jarrera hori. Nire iritziz, besteen ahotsa errespetatzeko gai den edonori eman behar zaio ahotsa irrati publikoan. Hori da baldintza bakarra, ez dago besterik. Besteen ahotsa errespetatzeko prest ez dagoenari ezin zaio ahotsik eman. Hedabide publiko batek gutxieneko baldintza batzuk jarri behar ditu. Inork ez luke onartuko emakumeak jipoitzearen aldeko ahots bat irratian. Inork ez luke ulertuko jarrera homofobo edo intoleranteei leku egitea. Gurean, zoritxarrez, intolerante asko dago, begi onez ikusten duena hainbat kazetari mehatxatuak egotea. Horiek ez dute lekurik hedabide publikoetan, beste guztiek bai. Jarrerarik irmo eta muturrekoena defendatu dezakezu, baina joko-arau horren barruan.


Joko-arau horren menpe baino gehiago, afera ez al dago joko politikoaren menpe? Juan Antonio Samaranch ministro frankista zenari gorazarre egiteko ez da arazorik egon.


Gure tertulia eta programazioa ikusi besterik ez dago ahalik eta ahots gehienei leku egiteko zirrikitu guztiak probesten saiatzen garela jabetzeko. Baina oso kasuistika berezian bizi da gure herria. Talde terrorista batek ekinean jarraitzen du, hainbat pertsona mehatxatuta dauzka, eta horrek nahi ala ez, egoera baldintzatzen du. Oso desberdina da jarrera erradikalak defendatzea halako indarkeria motarik ez dagoen herrialdeetan. Hori hala, legezkoa den ezker abertzaleari lekua egiten zaio, baina legez kanpo dagoenari hedabide publikoak ezin dio tarterik eskaini zuzendaritzaren borondatea batekoa zein bestekoa izan. Sinetsi nahi dut errespetuzko bide hori jorratzen duten neurrian ate gehiago zabalduko direla. Desiratzen nago egon daitezkeen aurrerapauso guztiak sendotzeko, joko politikoa zabaltzeko, eta irrati publikoan are ahots gehiago entzun ahal izateko, besteak beste horrek esan nahi lukeelako bizkartzainik gabe bizi ahal izango dudala. Ez pentsa ezker abertzale legez kanporatuari beto bat ezartzen zaionik sudur-puntan jartzen zaigulako, ez da gutizia bat. Ez diet eskatzen ideologikoki ezeri uko egiterik, besteen bizitza eta pentsamoldea errespetatzeko baizik.

Radio Euskadiko zuzendari izan baino lehen, hedabide zenbaitetan politika landu duzunez, nola ikusten duzu egungo panorama politikoa?


Oso eszeptikoa naiz, eta ez holakoa jaio nintzelako, esperientziak eszeptikoa izaten irakatsi didalako baizik. Huts egin duten hainbat saiakera izan dira azken urteotan, eta ez dakit orain artean huts egin duenak arrakastaren porturako bidea topatuko duen. Aurrerapauso argiagoak behar direla uste dut, legez kanpoko ezker abertzalearen barruan eszisioa saihesteko gauzak motel eta baldintzatuta egitea ulertzen badut ere. Baina berriz diot, aurrerapausoak argiagoa behar du, eta benetan atzerabueltarik gabekoa. Orain arte askotan entzun ditugu esaldi potolo eta ponpoxoak, ustez atzerabueltarik gabekoak, baina gero ezerezean geratu direnak. Oso gertutik bizi izan nituen Lizarra-Garaziko eta Anoetaren osteko prozesuak. Anoetan bertan egon nintzen kazetari gisa, eta han egon zen edonork sinesten zuen han ez zegoela atzerabueltarik. Hori hala, indarkeriak badu etorkizunik? Indarkeria zilegi da ala behin-betiko baztertuko da borroka politikoari eusteko? Horiek dira erantzun beharreko galderak, eta erantzuten hasita, orain arte ez bezala, azken muturreraino erantzun behar direnak. Azken mugimendu horiek aurrera egingo balute ezusteko handiak hartuko genituzke, egoera politikoa goitik behera aldatzeraino. Horregatik diot, nire ustez, terrorismoa defendatzen dutenen ikuspuntutik ere hanka-sartze handia dela egungo egoera mantentzea. Eszenatoki berriak sekulako aukerak zabalduko lituzke denontzako. Izan ere egun, aurreiritzi gehiegirekin jokatzen dugu, Euskal Herrian sektarismo gehiegi dago, eta sektarismo hori bultzatu beharrean, euskal politika humanizatu behar da.

Nola humanizatu gizartea prozesuak hain motel eta albisteak hain azkar doazenean?


Irratia oso ondo moldatzen da munduaren abiada azkarrera. Prentsa idatzirako etengabeko buruko-mina dena mesedegarria da guretzat. Albisteen hierarkia zehazterakoan iraultza gertatu da ordea, eta harrigarria da zenbait albiste ustekok nolako garapena eta oihartzuna lortzen duten gure hedabideetan. Horrek albisteen eta hedabideen banalizazioa dakar, eta zuzen-zuzenean eragiten du hedabidea kontsumitzen duenarengan. Azkenean, hedabideak eskaera horretara egokitzen dira eta banalizazio bete-betean sartzen diren erdipurdiko formatu askoren arrakasta pairatzen ari gara. Ezinbestekoa da niretzat hedabide publikoak hortik urruti mantentzea, bestelako hausnarketetarako guneak zabalduz. Gure obligazioa da kalitatea, seriotasuna, aniztasuna eta pentsamendu kritikoa garatzeko tresnak eskaintzea. Dagoeneko hasi da, eta etorkizunean areagotu egingo da, medio publikoen aurkako oldarraldia. Medio pribatuetatik geroz eta gehiago zabaldu nahi dute hedabide publikoak beharrezkoak ez diren ideia hori. Horregatik uste dut inportantea dela hedabide publikoek ere euren lekua egitea, besteak beste, gizartearen humanizazioan zeregin handia daukagulako.

Iñaki Gabilondok zioen, kazetaritzaren geroari buruzko edozein mintegitan, beti bukatzen zela komunikazio enpresei buruz hizketan. Industriak jan du informazioa?


Aldaketa aroan gaude. Egia da gurean, komunikazio enpresei dagokienez, egoera nahiko egonkorra dela, eta hedabide enpresen errealitateak ez duela zerikusi handirik errealitate politikoarekin. Horrek esan nahi du herritar asko eta asko gai direla egunero bestelako pentsamoldea defendatzen duten hedabideak kontsumitzeko. Hori hala, kazetaritzaren etorkizuna zein izango den? Asko hitz egiten da prentsa idatziaren agoniaz eta ikus-entzunezkoen hauspotzeaz, baina egiari zor, unibertsitatean nengoenetik entzuten dudan teoria da. Antzerki eta zineari buruz ere horixe bera esan izan da, baina gero begira... Lepoa jokatu behar banu, prentsa idatziak bere lekua izango duela eta geroz eta kultura audiobisual handiagora goazela esango nuke. Parametro berri horietara egokitzen ez dakien enpresak ez du etorkizunik izango, baina egia da era berean, hausnarketa horiek egiterakoan norbera beti lerrokatzen dela bere enpresaren arrastora. Azkenean, enpresek gehiegi baldintzatzen gaituzte, eta ematen du gauden enpresaren arabera elkarren aurka aritzen garela errealitatea erlatibizatu gabe. Argumenturik gabe batzuen alde eta besteen aurka ibiltzea kaltegarria da ofizioarentzako, prebisibleegiak garenean sinesgarritasuna galtzen dugulako. Eskema batzuk apurtzeko ordua da, eta etorkizunari buruzko hausnarketak taxutzeko posizionamendu sare horren gainetik ibili behar dugu.
Nortasun agiria
1969ko urriaren 12an jaio zen Gernikan. EHUn kazetaritzan lizentziatua, Deiadar aldizkariko zuzendari, Euskadi Irratiko, Euskaldunon Egunkariako eta Deiako kazetari, eta medio askotako kolaboratzaile izan da, egun Radio Euskadiko zuzendari dena. Winston Churchill-en eta Josif Stalin-en biografien egilea eta Proceso de Paz en Euskadi; 20 voces por la normalización liburuaren egileetako bat izateaz gain, Euskararen Aholku batzordeko kide ere bada.
Off the Record - Etorkizuna
Radio Euskadiko zuzendaritzaren osteko asmoei buruz galdetu diogunean, ez dela anbiziotsua, eta ez daukala ideiarik erantzun digu. Horrek eguneroko lanean laguntzen omen dio gainera. “Etorkizuna ziurtatuta dagoenean, eguneroko lana ez da ziurtatuta ez dagoenean bezain ondo betetzen” eman digu sententzia. Ez dira betaurreko txarrak leku zenbaitetan ez itsutzeko.

Azkenak
2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


2025-07-24 | El Salto
Israelek Marwan Al-Hams doktorea bahitu du, Gazako kanpaina-ospitaleetako arduraduna

Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.


Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu dira entzuketa prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko... [+]


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2025-07-24 | Estitxu Eizagirre
Beste itzalaldi bat saihesteko eta negozio elektrikoa berpizteko dekretuari ezezkoa eman dio Espainiako Kongresuak

7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.


2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
“Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan”

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, “balioez beteta” eta erakundeak interpelatuta

Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]


Europako Batasuneko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin

Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]


Eguneraketa berriak daude