Erretzaileentzat

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Thank you for smoking. Christopher Buckley.
Argitaletxea: Random House. 1994.


Etxea aldatu eta hiruzpalau urtera, ezustean, kutxa baten hondoan agertzen den liburu horietakoa da Thank you for smoking (Eskerrik asko erretzeagatik) eleberria. Ia-ia beste ezer eskura ez neukalako hasi nintzen irakurtzen eta... ze sorpresa atsegina! Ondo idatzia, inteligentea, ironikoa, umoretsua... Orain gutxi jakin dut egileak, Christopher Buckleyk, George Bush aitaren diskurtsoak idazten zituela, hura munduko presidentea zen garaian. Eta ezinegona sortu zait: nola gustatu zait horrenbeste halako tipo batek idatzitako zerbait? Zer ez dut ulertu? Edo zer egin du txarto Buckleyk?

Berriz ekin diot Thank you for smoking irakurtzeari, enigma horiek argitu nahian, eta lehenengo kapitulua aski izan zait oroitzeko. Hasteko, primeran idatzita dago, eta hori bada asko, edukitik harago prosa on baten balio estetiko hutsaren defentsan hamaika eztabaidatan borrokatua naizen honentzat. Eta bestetik, Buckleyk ez zaitu behartzen posizio ideologiko garbi baterantz, nahiko libre uzten du irakurlea aukeratzeko garaian. A bai, barkatu, eleberria zeri buruzkoa den ez dakizula. Bada, protagonista Nick Naylor da, tabakoaren onurak aldarrikatzeko –eta arriskuak gezurtatzeko– sortua den elkarte bateko komunikazio arduraduna. Naylorrek koadrillatxo bat osatua du armagintzaren industriarentzat eta alkohol ekoizleentzat lan zikin bera egiten dutenekin: MoD, “heriotzaren merkatariak” esan nahi duen akronimoa. Azken batean, Bushen beltz batengandik zer espero behar genuen bestela, norbanakoaren askatasuna da Thank you for smoking-en gaia, baina askatasuna, anglosaxoi era klasikoan ulertuta. Liberalismoa ere esaten zaio. Ez da nire gustuko jana, baina nobela gomendatzen dizuet berdin.

Azkenak
EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


Eguneraketa berriak daude