Zein da basamortuago?

  • J.M.G. Le Clézio ::Basamortua

    Elkar

    orrialdeak ::419

    prezioa ::25.25€

Jean-Marie Gustave Le Cléziok (Niza, 1940), “nouveau roman” korronte frantsesaren ildotik ekin zion ibilbide literarioari. Mugimendu esperimentalistaren garaia besarkatzen duten hasierako eleberriek, hiriko garapen teknologikoak irensten hasia zuen gizaki garaikidearekiko kezka helarazten dute. Baina 1969. urtetik aurrera, bestelako bizimodu, kultura eta espazioetara ihes egin nahiak, aire berriak ekarri zizkion haren obrari.

Idazleak, mundu desberdinen arteko talka kulturalak aurkeztu ditu Basamortua izeneko lanean. Luis Berrizbeitia idazle, poeta eta itzultzaileak Jokin Zaitegi Itzulpen Saria eskuratu zuen 2008ko Nobel Saridunaren eleberria euskaratzeagatik.

Bere obran nagusitzen diren konstanteak topatzen ditugu Basamortuan: haurren protagonismoa eta espazio puruagoen bilaketa. Haurrak, eguzkiaren sartu-irtenak edota animaliak bezala, naturaren sinbologiaren osagai dira; zibilizazioak kutsatu gabeko izaki aratzak. Era berean, basamortua zorionaren eremuan kokatzen da. Gizakiak naturarekin bat egiteko espazio idiliko baten antzera deskribatzen zaigu (“Egunak beti berdinak dira hemen, Cité-an, batzuetan ez baitakizu zein egunetan bizi zaren ere”, 108. orrialdean). Baina utopiaren planteamenduetan jausteko arriskua duen mistizismoaren xinpletasuna gaindituz, txanpon bera osatzen duten bi aurpegiak erakusten zaizkigu: naturaren indarrak ederrak eta bitalak izanik ere, batzuetan gordinak eta bortitzak dira (“Cité honek daukan gauza bitxia da mundu guztia dela oso pobrea eta halere inor ez dela kexatzen sekula”, 84. orrialdean).

Ipar Afrikan, basamortuko bazter zehaztugabe batean, Marokoko konkista garaian frantsesen aurka borrokatu zuten gerlari urdinen leinuko neskato bat bizi da. Lallak, Hartani artzainarekin, zerumuga hautseztatuari so, suaren inguruan Aammak kontatzen dizkion istorioak adituz, igarotzen ditu egunak. Baina, “Uda hasierako goiz batean sartu zen gizona Aammaren etxera” (185. orrialdean), eta momentu hartatik aurrera ekingo dio Lallak Europarako bideari.

Bidaiak, descensus ad inferos motiboaren berri ematen du: kanpoko espazioaren deskripzioa, Lallaren barne munduaren ispilu bilakatzen da. Marseilla “bada hustasunaren beldurra, gabeziarena, gosearena...” (267. orrialdean), basamortua eta herrialde kolonizatzailearen eredua. Idazleak, ustezko herrialde zibilizatu eta aurreratuan, ikusezin bilakatzen den esklaboen arteko bizitzaren koadroa eskaintzen du, garapenaren arraildura ezkutuez hausnartu dezagun. Izan ere askotan, formak eta edukiak ez datoz bat.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude