Ekainaren 6an Arrasaten egingo du Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, mintzalagunak, berbalagunak eta mintzakideak elkartzeko festa. Gipuzkoako Arrasateko mintzalagunek Euskal Herri osoko mintzakideei ongi etorria egingo die eta egun osoko festa egitaraua izango dute ondoren. 2006an egin zen lehenengo Mintza Eguna Iruñean. Ondoren Donostia, Getxo eta Gasteiz izan zituzten topaleku. Aurtengoa bosgarren edizioa da.