Energia eta bizi-poza transmititzeko abilezia

  • Seiurte ::4

    Baga-Biga

    iraupena ::43´04´´

    prezioa ::11€


2010ko maiatzaren 16an
Durangaldeko Seiurtek denbora luzea darama pop-rocka, power-popa edo energia duten kanta itsaskorrak idazten, eta emaitzak gero eta txukunagoak dira. Gainera, azken bi lanetan kanten abanikoa landuagoa izateaz gain, irekiagoa ere bada. Dena dela, ezin dute ezkutatu rocketik datozela eta horrek erritmo eta indar handiagoa ematen die. Bestalde, musikari gero eta finagoak dira eta igartzen da Jokin abeslaria gero eta askeagoa dela mikrofono aurrean. Hitzei dagokienez, umorea, beste batzuen hutsunea edo batzuenganako premia kontatzen dizkigute gertuko istorioetan. Badira kanta pausatuak ere, baina power-pop gitarreroak eta brit-popak leku handiagoa dute. A, eta taldekideen aldakortasunaren erakusle, lana ixten duen Basamortuan pieza lehorra, AEBetako Desert Sessions-etik ateratarakoa dirudiena!
 
 www.myspace.com/seiurte
Jokin Elorza - Seiurte
Euskal Herriko pop-rock eta power-pop talde gehienok bide maldatsuetan gabiltza

Diskoa Hemen gaude kanta indartsu eta bat-batekoak zabaltzen du…


Bada nolabaiteko autoafirmazioa indartsu eta bizirik gaudela esateko. Kanta hori disko honetako zaharrena da, baina hala ere hasieran jarri dugu.

Aurreko diskoa autoekoiztu zenuten, baina orain Baga-Bigarekin zaudete…


Bai, beraiekin managementa lehendik genuen eta esan ziguten prest zeudela diskoa ateratzeko. Egia esan, polita eta ideala da norberak guztia egitea, baina gogorra ere bada; eta ondo dator laguntza pixka bat.

“Grabitaterik gabe aske izango gara”. Non aurkituko dituzue “supernovak”?


Guretzat supernovak aurkitzea da kontzertu batean jendea gu ikusteko gogoz egotea eta konexio handia izatea. Ematen denean, izugarria izaten da.

Gero eta kanta borobilagoak egiten dituzue, eta ahotsak emozio handia jartzen die.


Talde askoren disko onena lehena da. Gu, berriz, hobetuz goaz eta pozik gaude lortutakoarekin. Ahotsari dagokionez, lehen ondo afinatzearekin oso arduratuta egoten nintzen; baina beldur hori kenduta, sentsazioak transmititzen saiatzen naiz eta melodiak biziagoak dira.

Inoiz Bakoitien errepidean ikusi duzue zuen burua pop-rocka eta power-pop-a egiten?


Bai. Inoiz ez gara bakarrik egon, baina halako talde gehienok bide maldatsuetan gabiltza; eta Kerobia litzateke salbuespena. Pena da Bide Ertzean, Rafa Rueda eta halako talde onek ikusle gehiago ez izatea. Elkarrekin gauzak egiten saiatu beharko ginateke.

Hitzetan umorea eta bilaketa uztartzen dituzue. Ezinbesteko osagaiak?


Umorea kontrolatzen saiatzen naiz, berezkoa dut-eta. Ulertzen ez diren hitzak ez zaizkit asko gustatzen, eta nire istorioetan ironia puntua jartzen saiatzen naiz. Bilaketarena berez irten da. Adibidez, Hilotzarena kantan kontatzen dut artista bat inspirazio faltan dagoela. Niri hori gertatu zitzaidan eta hala idatzi nuen.

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude