Nortasun agiria

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Olatz Zugasti (Hernani, 1965) musikaria da. Txikitandik du musikarako zaletasuna, aitaren aldetik heldu zaiona. Harpa du musika-tresna, ahots ezinago eztiarekin batera. Kantatzeko modu pertsonala garatu du horrela, dela bakarkako lanetan, dela Benito Lertxundiren taldean. Kantu baten bila nabil (1991), Bulun Bulunka (1998) eta Elearen lainoa (2002) ditu disko bakarka argitaratuak, eta hurrengoa prestatze lanetan ari da. 1981etik hona, berriz, Benitoren disko guztietan hartu du parte, Altabizkar - Itzaltzuko bardoa lanean kantatuz geroztik. Garai hartan hasi zen harpa jotzen ikasten. 1995ean hasirik, Kantaita irratsaioa egin zuen hamaika urtez Euskadi Irratian, aurretik Egin irratian egiten zuenari segida emanez. Egun, Orioko ikastolako zenbait neska-mutikorekin ere herri kantagintza lantzen ari da.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.