Jazzaldia Euskal Herriko taldeen begietatik

  • Hurreratzen ari da Donostiako Heineken Jazzaldia, eta atzerritik etorritako musikariekin batera hemengo taldeak ere ariko dira, lau urtetik hona martxan den tokiko taldeen programari esker. Aukera hori nola bizi duten jakin nahian hautaketa prozesuan dauden bi talderekin izan gara.
Frida Pipol
Jazzaldiari esker euren antzeko interesak dituzten musikariak ezagutzeko parada dutela uste dute Frida Pipol taldeko kideek.Frida Pipol
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
45. edizioa du aurten Heineken Jazzaldiak. Uztailaren 21etik 25era bitarte beste behin ere jaialdi entzutetsuaren karietara Gipuzkoako hiriburua jazz musikaz girotuko da, eta, milaka eta milaka jarraitzaileek estilo musikal horretaz gozatu ahal izango dute hirian ekimenari begira prestaturiko guneetan. Atzerritik etorritakoez gain, Euskal Herriko jazz taldeek ere izango dute taula gainean euren musika agertzeko abagunea, tokiko taldeei bideraturiko programari esker. Zehazki hemengo hamar jazz talde izango dira aurtengo edizioan; hain justu, gaur gaurkoz martxan den hautaketa prozesuan aukeratuak izango direnak.

Duela lau urte abiatu zuten Euskal Herriko jazz taldeen artean hautaketa prozesu bat aurrera eramateko ekimena eta erantzun oso baikorra izan duela baieztatu dute Jazzaldiaren Batzorde Antolatzailetik. Taldeek igorritako material musikala aintzat hartuta, hamabosti eman diote Donostiako zenbait klubetan jotzeko aukera (Jade Caravan, Gabacho Connection, Los Wachisneis, Lakuntza Brothers, Sagi Quartet, Asier, Ajavares, Dynamic Trio, Stay Blues, The Hot Wok, 4Roots, R.S. Factor, Gregario De Luxe, Frida Pipol eta Broken Brothers Brass Brand). Musikaren kalitatea eta Jazzaldiaren programazio estiloarekiko egokitasuna kontuan hartzen dute lehen aukeraketa hori egiterakoan. Talde horiek otsailean hasi eta maiatzera bitarte doako emanaldiak ematen ari dira Forum FNACen, Altxerrin, eta Victoria Eugenia Antzokiko Klubean. Emanaldi horietan entzun eta ikusitakoaren arabera Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileak erabakiko du zein izango diren aurten oholtza gainean izango diren Euskal Herriko hamar taldeak.

Aukeraketa prozesuan daude R.S. Factor eta Frida Pipol. Jazz sailaren barruan goi mailako lizentziatuak dira lehen taldeko kideak, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Errenteria inguruko Frida Pipol, berriz, entsegu lokaleko fruitua da. Jazzaldiaren inguruko iritzi bera ez izan arren, batak nola besteak badute berdintzen dituen ezaugarririk: euren musika jendaurrean agertzeko gogoa.

Publiko handi batengana iristeko aukera

Ñabardurak ñabardura bi taldeek bat egiten dute Donostiako jazz jaialdia eurentzat aukera ona dela ziurtatzerakoan, bereziki entzule askoren aurrean jotzeko parada ematen dielako. Frida Pipoleko baxu jotzaile Iñaki Yaguek baieztatu duenez, Jazzaldian jotzea musikari gisara duten erronken artean dago. “Kide guztiak izan gara betidanik Jazzaldiaren jarraitzaileak eta bertan parte hartzea ametsa da guretzat”. Euren inguruko taldeak tankera horretako ekimenetan jotzen ikusteak animatu zituen izena ematera. 2002an ekin zioten proiektu musikalari Olatz Otxoa Otxik, Iñaki Yaguek, Txema Aragonesek, Iker Ramosek, Phillipe Enoch Wallacek eta Beñat Kortajarenak, eta, harrezkeroztik funky, blues eta jazz eremuak jorratzen aritu dira. “Guretzat ohore handia da aukeraketa prozesuan egotea, gainontzeko taldeekin alderatuz afizionatuak baikara”. Kontziente dira Jazzaldiko tokiko taldeen programari esker aukera paregabea dutela: “Gu bezalako taldeei ilusioa ematen digu, eta hain justu ilusioarengatik, erronka txikietatik mugitzen gara; horrek bultzatzen gaitu musikan jarraitzera”. Proiektu musikal bat eskuartean izandakoan ahalik eta jende gehienarengana iristea dela helburua eta hori tankera horretako jaialdiek bermatzen dutela baieztatu du. “Arreta handiagoa jartzen dute taldean eta bestelako jaialdi, festa edo ekimen musikaletarako gehiago hartzen zaituzte aintzat. Eta hori beti ondo dator gu bezalako talde amateur batentzat”. Hori gutxi ez eta jaialdiak euren interes eta kezka berak dituzten musikariak ezagutzeko parada ere ematen diela dio Yaguek.

R.S. Factor taldea 2007. urtean sortu zuten Ruben Salvador, Julen Izarra, Alejandro Satxa Soriazu, Javier Mayor eta Hasier Oleaga musikariek. Aldaera ezberdinetako jazza egiten dute, bat-batekotasunean oinarriturik. Swing, latin, ballad, blues, jazz garaikidea, reggae eta funk estiloak lantzen dituzte, besteak beste. Proiektu musikal horretan ez ezik, musikari ospetsuekin ere egiten dute lan, hala nola, Gontzal Mendibilekin, Ruper Ordorikarekin, Juan Carlos Perezekin edo Iñaki Salvadorrekin. Ruben Salvador tronpeta jotzaileak onartzen du Jazzaldia hemengo taldeentzat ezagutzera emateko tranpolin nahiko garrantzitsua dela, baina antolatzaileak horretaz baliatzen direla pentsatzen du, eta, bertako eta kanpoko taldeak ez dituztela berdin baloratzen: “Jazzaldiaren programaren barruan ordutegi aldetik dauden hutsuneak betetzeko erabiltzen gaituzte, eta gainera, zuzeneko horiek oso gaizki ordainduta daude”. Horrez gain, ez du uste zuzenekoaren trukean euren maila antzekoa duten atzerriko taldeek ordainsari bera jasotzen dutenik. Hori horrela dela jakin arren, jaialdian parte hartzea erabaki dute, musikari gisa eurentzat jende askoren aurrean jotzea garrantzitsua delako eta curriculum osatuagoa izaten laguntzen dielako.

Bestelako ikuspegia dauka Yaguek, tokiko taldeen kontzertuak nahiko goiz izanik ere, kurioso eta ibiltari asko erakartzen dituztela, eta horrenbestez, harrera oso ona dutela pentsatzen baitu. “Iaz, 1.500 pertsona joan ziren The Billie Jeansen kontzertua ikustera eta gure maila musikal antzekoa duen taldea da”. Gainera, ordu guztietan jendea mugitzea lortzen dutela gehitu du.

Urte osoan aukera eskasia

R.S. Factor-ekoaren iritziz, tokiko taldeen programaren bidez hemengo taldeengatik zerbait egiten ari direla erakutsi nahi dute. “Jendaurrean jotzeko aukera gehiago eskainita edo urte osoan jotzeko programazioa osatuta, orduan bai sostengatuko gintuzkete benetan”. Izan ere, uztaileko jaialdiaren harira jazz musika alde guztietan entzuten da, baina urteko gainontzeko egunetan jo nahi badute bereak eta bi egin behar dituztela gogorarazi du. Horren aurrean Salvadorren proposamena da hilean bitan kluben batean programatzea; hau da, orain tokiko taldeen hautaketa dela-eta egiten ari diren hori urte osoan ere egitea, baina baldintza hobeetan. “Ikus eta balora gaitzaten behar dugu”. Bat dator horrekin Yague bera ere, eta jazzaren inguruan jende gehiago mugitzea gustatuko litzaiokeela aitortu du: “Euskal Herriko jaialdietan rock, punk eta pop-rock estilo musikalak entzuten dira gehien eta apenas funka eta soula. Edonola ere, jendea horren bila joan ez arren, aurkitzen duenean txundituta geratzen da”. Halaber, jaialdi kopuru egokiak antolatzen dira haren irudiko; hori bai, estilo koloretsuen aldeko jarrera sendo bat faltan botatzen du. Era berean, apustu ausartagoak eskatzen ditu Jazzaldiari begira ere, arriskatzea nahiko luke. Esaterako, hondartzako eszenatokira ezagunak ez diren baina oholtza asko jantziko luketen taldeak ekarriz. Horrek, besteak beste, ikuslegoaren belarria zorrozteko balioko luke, haren irudiko.

Donostiako Jazzaldiarekin izugarri ugaritzen baita musika horrekiko zaletasuna, baina gainontzean, ikuslegoa ez da horren jendetsua izaten. “Ekintza sozial bilakatu da; Donostian egun horietan mundu guztia ateratzen da jazza entzutera, ulertu edo ez”, gaineratu du Salvadorrek. Nolanahi ere, alde baikorrik ere baduela nabarmendu du jende bilkura handia sortzen delako.
Perspektiba orokorrago batetik begiratuta jazza hazkundean dagoen musika da haren iritziz, bai entzuten duen jende gehiago dagoelako, bai aditu kopurua hazi egin delako. Donostian, konkretuki, Musikeneren bitartez harrobi esanguratsua sortu da; jotzen ari den jende multzoa nabarmena da, baita ikusle moduan kontzertuetara joaten dena eta jazza babesten duena ere.
Bi musikariak gogotsu begiratzen diote aurtengo Jazzaldiari, eta parte hartzeko itxaropena badutela aitortu dute. Joera berrietatik abiatuz abesti freskoak taularatu nahi ditu R.S. Factor taldeak, estandarra zokoratuz. Taldekide guztien parte-hartzea eta euren arteko elkarrekintza handia ere eskainiko ditu.

Frida Pipoleko kideek, beren aldetik, kolore askoko apustu musikala proposatzen dute, ingenuoa eta baikorra. “Estilo ezberdinak uztartzen ditugu zuzenekoetan, festa dantzagarria sortuz”. Izan ere, euren musika ikuskera kutsakorra da eta zuzenekoetan jendeak parte har dezan lortzen dute.

Proposamenak hor daude, orain uztailean jazzaren izen handiekin batera oholtzan Euskal Herriko zein talde izango diren jakitea besterik ez da geratzen.

Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude