AEBetan haizearen indarretik eratortzen den energia, osoaren %2 baino ez da. Bertako administrazioak 2030erako asko handitu nahi du portzentaje hori, baina MIT ikerketa-zentro ospetsuko ikerlari talde batek kontuz ibili beharra dagoela ohartarazi berri du.
Ron Prinn eta Chien Wang ikerlariek milioika turbina eoliko lehorrean zein itsasoan jarriz zer gertatuko litzatekeen jakiteko eredu informatiko konplexua erabili zuten. Horren arabera, lehorrean kokatutako turbina eolikoek batez beste gradu batean handitu dezakete inguruko tenperatura; itsasoan jarritakoek, aldiz, gradu bat gutxitu. Gainera, haizeak ez duenez beti jotzen, eta ez beti indar beraz, horniketa elektrikoa ziurtatzeko gas naturalean oinarritutako zentral termikoak eraiki beharko lirateke. Halere, Prinnek eta Wangek ez dute nahi euren ikerketa energia eolikoaren kontrako argumentutzat hartzea; parke eolikoak eraikitzean kontuan har dadila, besterik ez.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...