Irena Sendler

Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza
Laurogeita hamazortzi urteko emakume alemaniarra zendu da. Ez nuen ezagutzen lagun batek bere heriotzaren berri eman didan arte. Bigarren Munduko Gerran, alemaniarra izanik, juduen alde egin zuen, Varsoviako ghettoan aditu legez estolderiaren ardura lortu zuenean. Horrela, nazien planak ezagutzeko aukeran zegoenez, bere erreminten artean haurrak ghettotik atera eta esku onetan uzten zituen. Kozkortuagoak ateratzeko sistema propioa erabiltzen zuen, erreminta kaxa azpian marras zakuan sartu eta kamionetan eramaten zituen. Zakur bat bazuen ongi erakutsita, eta naziak ikusi orduko zaunka hasten omen zen, haurren negarren entzungor. Lagunen informazioaren arabera bi mila bostehun haur salbatu omen zituen. Naziek harrapatuta, hankak eta besoak hautsi omen zizkioten. Irenak haur guztien izenak eta dokumentuak omen zituen, ederki gordeta bere etxeko atariko arbolpeko zulo batean. Gerra bukatu-eta, haien gurasoak aurkitzen saiatu zen, baina gehienetan naziek gaseatuta erailak izan zirela jakin zuen. Nobel Sarirako proposatua izan omen zen, Al Gorek eta Obamak aurrea hartu zioten. Argazkia ere bidali dit lagunak, begiradaz, irribarreaz eta orrazkeraz gure amonena izan litekeena. Ezer gutxi ezagutzen dugu.

Azkenak
2024-05-05 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


2024-05-05 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Pertson(alismo)en politika

Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez. Bost egun errepikaren errepikaz. Enpatxura arte eztabaidatu da “hausnarketa” egun batzuk hartzeak zenbat duen zintzotik eta zenbat jokaldi politikotik. Baina deus ez bere egiteko... [+]


Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Euskara okupatu, marisolasteko

Urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi hitzak aldatzen doaz, eta horiekin batera hitzen esanahia. Modu asko daude norbere burua izendatzeko: soropil, biziosa, marioker, ez-binario, maritxu, eta beste. Pertsona sexu-genero disidenteen beharrak asetzeko euskara zikintzeaz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude