"Kanpo zorrak gainontzeko arazoak baldintzatzen ditu"

  • Kanpo zorraz hitz egiten dugunean zertaz ari gara? Zergatik esaten da ez dela bidezko? Zalantza horiekin hurbildu gara Alejandro Olmosengana. Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak deitu zion kanpo zorraren tranpak biluztu zitzan eta Argentinan ere horretarako dihardu lanean, ofizioz historialaria den arren.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zein da egungo kanpo zorraren jatorria?


Zorpetze prozesua 70eko hamarkadan hasi zen, petrodolarren ikaragarrizko isuriak baldintzatu zuen egoera. Jose Martinez de Hozek –Argentinako diktadura garaiko plan ekonomikoaren arduradun zenak– epaitegi aurrean deklaratu zuen dirutza hori herrialde periferikoetara bideratzen ez bazen crack ekonomiko itzela sor zitekeela eta diru hori neurrigabe maileguan eman behar zela, dirua bueltatu zitekeen edo ezin zitekeen kontuan hartu gabe.

Maileguek herrialdeen garapenerako balio dutela diote dirua uzten dutenek. Aldiz, kanpo zorrak garapen bidean dauden herrialdeen irabazi gehienak xurgatzen ditu.  


Kanpo zorrak dirua mailegutan ematen duenari mesede egiteko balio du soilik. Argentinaren kasuan, diktadura garaiko zorra aztertu zuten ikuskatzaileek ebatzi zuten: Batetik, zorrak ez zuela justifikazio ekonomikorik ezta administratiborik ere –Batzorde militarra 1976an boterera heldu zenean, 7.800 milioi dolarrekoa zen zorra, diktadura bukatzean 46.000 milioikoa–. Bestetik, zorraren dirua nora joan zen argitu gabeko kontua zela. Urte batzuk beranduago, Munduko Bankuak zehaztu zuen nora bideratu zen diktadura garaiko zorra. Kapitalaren %40ak herrialdetik kanpora ihes egin zuen, %30a ihes egindako diru horren interesak ordaintzeko erabilia izan zen eta gainontzekoa armamentua erosteko. Beraz, Argentinako herriak ez zuen xentimorik ikusi. Ekuadorren ere gauza bera gertatu zen eta Brasilen ere berdin.


Argentinaren kasuan diktadura garaian gertatu zen herrialdearen zorpetzea. Hala gertatu zen beste herrialdeetan ere?


Hain zuzen, zorpetze prozesua diktadura militarra jasan zuten herrialde guztietan eman da. Diktadura zegoen Argentinan, Brasilen, Txilen, Ekuadorren, Uruguayn, Bolivian… Ez zegoen inolako muga legalik, Kongresuek ez zuten funtzionatzen… Beraz, molde beretik datozen politikez ari gara hizketan.

Urte horietan interes tasek gora egin zuten nabarmen. Zein ondorio izan zituen horrek?


Kanpo zorra tasa aldakorrarekin sinatu zen 70eko hamarkadan. AEBetako barne arazoak medio, Erreserba Federalak interesak igo zituen modu ikaragarrian. 1979 eta 1983 urteen artean tasek %6tik %22ra egin zuten salto eta zorra ordaintzea ezinezko bihurtu zen behin betiko. Birfinantzatzea etorri zen orduan eta zorra ordaintzeko gehiago zorpetu zen herrialdea.

Alejandro Olmos zure aitak 1982an zorpetze prozesuaren arduradunen aurkako epaiketa prozesua abiarazi zuen eta 2000 urtean iritsi zen epaia. Zer zioen sententziak?


Epaileak ez zuen arrisku handirik hartu nahi izan eta esan behar zuena esan behar zituen hitzak erabili gabe esaten ahalegindu zen. Dena den, zorpetze prozesuan legea hautsi zela ebatzi zuen eta, beraz, zorpetzea legez kanpokoa izan zela ondoriozta daiteke haren terminoetatik. Horrez gain, Munduko Moneta Funtsaren konplizitateaz hitz egiten du baita ere eta elkarlan hori frogatua geratzen da epaiketa prozesuko ebidentzietan.   

Epaileak Kongresura bidali zuen hark ebatzitakoa. Zer egin zuen botere legegileak?


Kongresuak ez du sekula ezertxo ere egin. 

Cristina Fernandez Kirchnerrek dioenean kanpo zorra legezkoa dela, legez kanpoko izateari utzi ziola demokraziako lehen Gobernuak onartu zuenetik, zer datorkizu burura?


Nik eskutitza bidali nion lehendakariari urtarrilaren 14an, esanez, abokatua den heinean, ezin duela alde batera utzi ordena juridikoko printzipio garrantzitsuenetakoa dena. Hau da, legez kanpokoa dena ezin dela legezko bihurtu botere exekutiboaren bidez ezta Kongresuaren bidez ere, eta zilegitasunik gabeko ekintzek ezin dituztela ondorio zilegiak sortu. Tira, berak ondo dakizkien gauzak, abokatua baita. Handik 20 egunera Lehendakaritzako idazkari nagusiak eskutitz luzea bidali zidan, nire aitaren lan aberkoia goraipatuz baina, berriz ere, Kongresuak dena legeztatu duelako, ezer egitea ezinezkoa dela azpimarratuz.
 

Kontratuetan sinatu izan diren baldintzak salatu dituzu. Zein baldintza dira horiek?


Gauza bat da bermeak adostea eta beste kontu bat Argentinak sinatu zituen klausulak sinatzea. Mailegu emaileak sinatzen ari zirena legez kanpokoa zela ondo zekitenez, honakoa zioen klausula ezarri zuten: “Kontratu hau baliogabea balitz, legez kanpokoa balitz edo ezin bada gauzatua izan, Argentinako Errepublikak uko egiten dio kontratuaren baliogabetasuna eskatzeari”.

Zenbateko esfortzua da egun Argentinarentzako kanpo zorra ordaintzea?


Gaur Argentinako kanpo zorra, datu ofizialen arabera, 177.000 milioi dolarrekoa da. Ekonomia ministerioak duen planaren arabera, Argentinak 2089 urtera arte ordaindu beharko du zorra, urtero ordaintzeko ezarrita dituen kopuruak ordainduko balitu. 2089an zorraren ordainketarekin bukatzea fikzioa da. Aurten kanpo zorrerako bideratuko den diruarekin, pobrezia desagerrarazi daiteke Argentinan. Kanpo zorrerako gorde den dirua hezkuntza eta osasunerako bideratuko den diru kopurua baino gehiago da.

Kanpo zorra da Argentinaren arazorik larriena?


Zalantzarik gabe. Gainontzeko arazoak baldintzatzen dituen faktorea da.
“Ekuadorrek ez zuen ezertxo ere ordaintzeko beharrik”

Rafael Correa Ekuadorreko lehendakariak herrialde hartako kanpo zorra ikertzera deitu zintuen 2007an. Zer aurkitu zenuten?


Ikuskaritza txostenak ia 50.000 orrialde ditu, kanpo zorraren azterketa zehatza da, 1976. urtetik 2000. urtera artekoa. Emaitza benetan esanguratsua izan zen, lehenengoz, dokumentu eta artxibo pribatu eta konfidentzial guztietara heltzeko aukera izan baikenuen. Kanpo zorraren mekanismo osoa nolakoa den ikusi genuen. Nazioarteko erakundeen konplizitatea baieztatu, kontratuen zitalkeriaz jabetu… Hau da, kanpo zorraren erradiografia zehatza egin ahal izan genuen.

Txosten hura eskuan, Correak zorra negoziatu zuen mailegu emaileekin. Nola izan zen negoziaketa?


Zorraren ordainketa bertan behera geldituko dela jakitera eman zen. Noski, mailegu emaileei ez zitzaien batere gustatu. Correak egin zezakeen hoberena dirua utzi ziotenei AEBko auzitegietan kontra egitea litzake baina sekulako eskandalua ekarriko zuen horrek. Ez eskari hutsarengatik, lehenengoz AEBko epaitegietan kanpo zorraren funtzionamendua biluzteko arriskua zegoelako baizik.
Beraz, txostena aurkeztu nuenean, Chase Morgan bankuko abokatuak deitu zidan esanez: “Olmos, hau nola konpontzen da?” Haiek ondo zekizkiten kontratuen gora beherak, iruzur ekintzen xehetasunak, etab.
Ekuadorrek inoren laguntzarik jaso gabe –solidaritate adierazpenak aparte–, 12 milioi biztanleko herrialdea izanik, sekulako arazo ekonomikoekin eta egoera larrian egon arren, Correak zor zenaren %30a bakarrik ordainduko zuela jakinarazi zuen, ezta xentimo bat gehiago ere. Ekuadorrek ez zuen ezertxo ere ordaintzeko beharrik baina baldintzak ez ziren gatazka zuzenerako aproposak. Mailegu emaile guztiek onartu zuten proposamena txintik esan gabe. Denek, salbuespenik gabe.

Argentina antzeko neurriak hartzeko moduan da?


2001ean zorraren default-a iragarri zenean, inork inbaditu gintuen? Kanpotik jasotzen dugun horniketa bertan behera gelditu zen? Horixe ezetz. Are gehiago, Argentina 2006ko urte bukaeran hasi zen zorra ordaintzen berriz ere. 2003, 2004 eta 2005eko hazkundea, ez du inork esaten, baina zorra ordaindu ez genuelako izan zen. Erakunde multilateralei ordaindu genien baina gainontzekoei lehenengoz ez genien ordaindu eta diru hori kanpora joaten ez bada, herrialdean inbertitzen den dirua da.

Azkenak
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Eguneraketa berriak daude