Udaberriko poesia

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Udaberriak neguko iluntasunetik ateratzen gaitu; udaberria kimu berrien sinboloa da; gereziondoa da horren erakusle aparta. Eta udaberrian, Senperen, Hatsaren Poesia bilkura ospatzen da –jada hamabigarrenez– eta bertan poesiak hartzen du atsedena.

Egunak baditu bere sinboloak. Senperera joateko Gipuzkoatik elkartzen garen lagunok gure bidaiatxoa egiten dugu. Turismoa gaur egun hain garatua dagoenean, gure lurraldeak zeharkatzeak badu  xarma puntu bat. Senperera iritsita eskuen artean jasotzen dugu urteroko liburua, pertsona ezberdinek bidalitako poemez osatua. Hitzaurreak hasiera ematen dio liburuari. Hitzaurre hau nork egin behar duen han biltzen garenon artean erabakitzen da urtero, zozketaren bitartez.

Aurten hitzaurrea irakurri ondoren, paperezko tximeleta hegalari batzuk gureganatu genituen. Udaberriarekin batera tximeletak. Partaideen izenak agertzen ziren bertan. Tximeletak han agertu ziren, den-denak lurrean pausaturik. Gure artean bi mutiko zeuden. Bietako batek jaso zuen tximeleta bat; hurrengo urteko hitzaurregilearen izena zeraman.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!