Nafar analogikoak

Juan Cruz Alli politikari eta esaera zahar zale amorratuari entzun nion behin: “Ez dago ezer okerragorik jarri ez daitekeena baino”. Esaldia primeran datorkigu Nafarroako euskaldunoi, gelditzeko itxurarik ez duen euskararen ezabaketa ekaitz honen azpian. Orain, telebista ikusteko liskarra: Iruñean euskaraz emititzen duen irrati bakarra itzali nahi digute, lizentzia ez emateko hamaika mila tranpa eginez eta hori gutxi balitz, itzalaldi digitalaren mamuak ETB kendu nahi digu Nafarroako gutxituei. Urte oso bat daramate, Pello eta Otsoa ipuinean bezala, badatorrela munstroa, badatorrela, hasieran baietz ETB ikusiko, gero agian, eta geroago ezetz. Hurrengoan tresneria arazoa dela, eta bukaeran dirua. Tabernetan bezala, ordaintzeko momentuan denak zeruari begira, telebistakoak ezetz, hemengo agintariak ezta pentsatu ere. Honekin guztiarekin hizkuntza normalizatzeko UPNren estrategia argia ez bagenu, orain badakigu zein den: sistema aldaketa aprobetxatuz, digital mundutik euskaldunak kanporatu eta analogikoak nahi gaituzte.

Euskofobia
izendatu dezakegun indarrean dagoen erasoaldi berrian, euskara ez da bakarrik gutxiengo baten hizkuntza: beste garai bateko fosila izateaz gain, hiztunak modaz pasatuta gaude, zaharkituak, usteldutako kutsua bagenu bezala. Etengabe entxufatuta egoten den belaunaldi berriari nola interesatu behar zaio digital munduan ez dagoen hau? Gora ingelesa modernoa eta digitala! Eta museotako zaharkin analogiko hori entzun nahi baduzu, ordaindu kodifikatutakoan.

Gure muturrean, esparru publikoetatik kentzen ari dira euskararen arrasto guztiak, baina orain uste ez genuen arloan sartu dira arrapaladan: etxeko egongeletan, santutegi pribatuaren tresnarik preziatuenean, telebistaren erreinuan. Ikusi behar ditugunak! Uhinen nahaste-borraste honetan, sekula imajinatutako egoera ez-logiko hauek sortarazten ditu egungo nafar politikak: nik ETBren programazioa ikusteko defentsa egiten, futbola eta boxeo izarrak parrilako kuttunak dituena, gurasoei beldurra ematen diguten marrazki bizidunen pantaila; siesta hondatzeko eztabaida xinpleak, eta Tele5ren antzerako eskaletak dituzten informatiboen katea!
Ana-logikoa, bi hitzetan, logikatik kanpo! Argudio bat nire defentsan: familia guztietan bezala, aitortu beharra dut aitona pilotazale amorratua dudala,  haurrei Mihiluze kristorena gustatzen zaie eta nire koinata Far westeko zineman goi mailako aditua bihurtu zaigula Clint Eastwoodi esker. Nonbait digitalizatu gabe gaude etxean. Akaso arrazoia dute, eta ez ote gara gu –Anari abeslariari behin entzun nion bezala– analogiko xamarrak izango.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude