"Haur literaturari alfonbra gorria falta zaio"

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ohe azpiko krokodiloak galtzerdi suizida irensten duenean…

Hara, Parisera 68ko urrian joan zena!


Beti berandu! Askatasuna ez ezik nire burua topatu nuen. Fille au pair ez, bonne à tout faire ginen, baina ederra izan zen bizimodua nahi erara biziz aurrera ateratzea. 

Maiteminduei beti geratzen zaie Paris. Bertan bizi izandakoei?


Meka aurkitu nuen Parisen eta kulturalki frantses-zalea naiz. Orduan eman nituen pausoak eman nituelako naiz naizen bezalakoa. 

Haur literatura bigarren mailakoa kontsideratzen dela jakingo bazenu...


Haur literaturari glamurra falta zaio, alfonbra gorria, baina ukaezina da geroz eta garrantzia sozial handiagoa duela. Kanon akademikoetatik kanpo gaude, komunikabideetan tarte urria daukagu, baina zer gertatzen da Harry Potter-ekin? 

Haurrak tontotzat hartzen ez dituen literaturak ere saltzen duela.


Ez dakit haurrak tontotzat ala jainko txikitzat dauzkagun, baina helduon haurtzaro idealizatua eskaini nahi zaie askotan, eta literarioki dena txikituta, dena papilan. Ez ba! Gerora irakurle gaituak izan nahi baditugu eskailerak igotzen lagundu behar diegu.

Esadazu ez dagoela soiltasuna baino konplikatuagorik.


Haur literaturaren balio estetikoa hizkuntzaren tratamenduan datza. Nola heldu sakonera ahalik eta idazkera gardenenarekin? Ez dago gai taburik, nola kontatu asmatzen baduzu.

Berriz arintasunaren eta arinkeriaren arteko desberdintasunarekin?


Haur literaturak darabilen umorea eredugarria zait. Euskal literaturan, oro har, askoz hobeto landu da umorea haurrentzat helduentzat baino. Zergatik kamusten da umorea helduentzat idaztean?


Helduek sari ospetsuen irabazleei buruzko umorea egiten dutelako!


Sari horiek beti jarriko dira zalantzan, batez ere besteek jasotzen dituztenean.

Inozoa ni, ahaztuta neukan Euskadi Saria eta Espainiako Sari Nazionala irabaziak dituzula.


Galdu ala irabazi, sari horiek ez dira serio hartu behar. Daukaten garrantzia daukate, ez gehiago. Hori diot, galtzaileek ez ezik, irabazle askok ere saria erlatibizatu behar luketelako.

Ez izan hain apala, hain inkonformista...


Ezinbestekoa da literarioki inkonformista izatea. Literaturak emoziotik badu, geroz eta zorrotzago eta koxka bat harago idatzi nahian ari zarelako da. Oso erraza da errepikatzea. Pentsa, batzuetan horixe eskatzen dizute.

Inkonformismo literarioaz ez, eguneroko bizitzaz ari nintzen ni.


Galtzerdi suizida bezala inkonformista naiz, baina urteak aurrera joan ahala, inkonformismoa geroz eta erlatiboagoa dela iruditzen zait.

Azkenak
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Eguneraketa berriak daude