O.K. Corraleko hasiberriak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Tombstone, Arizona (AEB), 1881eko urriaren 26a. Arratsaldeko hirurak inguruan AEBetako duelu basatiena eta ezagunena gertatu zen O.K. Corral ukuiluaren aurrean. Aurrez aurre, Mendebaldeko pistoladun azkarrenak eta zehatzenak: zintzoen bandoan, Wyatt, Virgil eta Morgan Earp anaiak eta John Holliday; gaiztoen artean, berriz, Ike Clanton, Billy Clanton, Tom McLaury, Frank McLaury eta Billy Claiborne. Nola ez, legearen eta ordenaren ordezkariek gaizkileak menpean hartu zituzten eta Wyatt Earp, tiroketatik zauririk gabe irten ondoren, heroi bihurtu zen. Edo horixe kontatu digute, behintzat, gertakaria hizpide izan duten film gehienek: My Darling Clementine (1946), Gunfight at the O.K. Corral (1957), Tombstone (1993), Wyatt Earp (1994)...

Baina errealitatea oso bestelakoa izan zen. Hasteko, tiroketa ez zen gertakariari izena eman zion ukuiluaren parean izan. O.K. Corralen atzealdean izan zen, Fly’s ostatuaren, argazki estudio baten eta McDonald laborategiaren artean, eta Fremont kalean amaitu zen.

Alderdi sakonagoetara joz, zintzoen eta gaiztoen arteko borrokaren atzean lehia konplexuagoa dago. Earp anaiak Tombstoneko aguazilak ziren eta, zentzu horretan, egia da legearen ordezkariak zirela. Eta arerioek zenbait delitu burutu zituzten, ganadu lapurretan arituak ziren. Baina ez dirudi gaizkileak Tombstonen gorrotatuak zirenik, besteak beste Johnny Behan sheriffaren babesa baitzuten. Herritar askoren ustez, aguazilak herriaren interesen aurka eta beren onurarako legea inposatzen zuten arrotzak ziren. Zenbait historialarik aurreko belaunaldiak bizitako Gerra Zibilaren arrastoak ikusi ditu gatazka honetan; earptarrak gerra irabazi zuten yankee-en oinordekoak lirateke, eta besteak konfederatuen bandokoak.

Bestalde,, tiroketaren bederatzi protagonistak ez ziren inola ere westernek erakutsi dizkiguten tiratzaile trebeak. Virgil Earp eta Billy Claiborne ez beste guztiek, orduko hartan hartu zuten lehen aldiz parte tiroketa batean. Gainera, Claibornek ez zuen bere esperientzia erabili, tiro bat bera ere bota gabe ihes egin baitzuen duelutik. Ez dago garbi nor izan zen sua hasten lehena, baina 30 segundo ingurutan 30 tiro bota zituzten. Tiratzaileen abilezia eskasa kontuan hartuta, Wyatt Earpek zauririk ez izatea ez da miraria. Harritzekoagoa da McLaury anaiak eta Billy Clanton hil izana eta Morgan Earp, Virgil Earp eta John Holliday zauritu izana.

Baina halako ikuskizun tamalgarriak ez luke ondo emango zinema pantailetan.

Hemen behean, Gunfight at the O.K. Corral filmaren zati bat:

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude