Goazelarik, gure xumean ikusten eta sentitzen gaituzte. AHTri buruzkoak eta Baterak proposatutakoak beren bidea egin dute. Bozketa gune ofizialetatik hara, haien inguruan ezarritako karpatxoetatik zenbait jende iragan da. Ez dira gutxi izan bertaratu eta zertan ari ginen galdezka etorritakoak. Honek zenbaitekiko lehen harremanak izateko aukera eman digu. Era askotakoak hurbildu zaizkigu, eratutako kontsultak baldintza negargarrietan gauzatu behar izan ditugula agerian utziz. Gure mundutxotik at, inor gutxik zekien zertara zetorren lau bat laguneko mahaia eta afixak karpapean ezarri izana. Oro esplikatu behar zen, deszentralizazio oinarrizkoenak ekar liezazkigukeen abantailak bat bestearen ondotik adieraziz. Bozka bakoitzak, aldameneko bozketa gunean ez bezala, mintzaldi bat. Galdera zorrotzik ez genuen falta izan, independentzia hitza kopeta beltzez barne. Kontaketan ezetzen tropa osatzen zutenenak, noski. Pozteko motiborik ez zaigu falta izan, eragozpen guztien gainetik kontsultatuak izateko eskubidea gauzatu baitugu. Militante andana mugitu da prozesuan, eta fundamentuzko zerbait egiteko gauza bagarela ikasi dugu. Batera joatearen gozoa dastatu dugu, honek segida balu jangarria izan daitekeena.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...