AEBetako Carnegie Zientzia Institutuko Ken Caldeira eta Steven Davis ikerlarien arabera, Suitza, Frantzia, Erresuma Batua eta Suedia bezalako estatuek euren karbono dioxidoen emisioen %30etik gora esternalizatu egiten dute.
2004an, herrialde aberatsetako –Txina barne– emisioen %23 esternalizatuta zeuden, eta estatu batzuen kasuan erdira ere ailegatzen ziren. AEBen emisio guztien %11 beste estatu batzuetan gertatzen dira; estatubatuar bakoitzeko, urteko 2,5 tona kanpoan emititzen dira. Europan, zenbakiak are okerragoak dira: europar bakoitzeko lau tona CO2 emititzen direnak gure kontinentetik kanpo, guk kontsumitu ahal izateko.