AEKren XIII. mintegia

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
AEK-k XIII. mintegia egingo du datorren larunbatean, martxoak 28, Gasteizen. Lehenengo mintegia duela 30 urte, 1979. urtean, egin zuen Arantzazun (Gipuzkoa) Euskal eskolak nora goaz? lelopean. Oraingo mintegiak Hiru hamarkada garena ikasten du goiburu.
Igone Olabarriak 30 urtetik gora daramatza AEKn irakasle. Ondoko hitzak esan ditu Berria egunkarian: “Argi geneukan [duela 30 urte] euskara kalera atera behar genuela, eta hiztun gutxik hiztun asko sortu behar zituztela, ahal zen eperik laburrenean. Orain hor daude erabilera egitasmoak eta antzekoak, eta ematen du gauza berria dela baina garai hartan bazegoen kezka hura, euskarak kalean ibiltzeko tresna behar zuela”

Azkenak
Eguneraketa berriak daude