Gezurrak sinesten

Concceta Probanza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Orbitan ez dakit zenbat satelite berri ipini dituzte, hondamendi artifizialak eta naturalak aurreikusi ahal izateko. Joan den hilabetean, bat gehiago, Floridatik. Satelite bidezko informazio hori klima-aldaketa neurtzeko baliagarria ere omen da. Txilen probatu duenak badaki. Eta guk sinestu. Power Balance eskumuturrekoa gabonetan gehien saldu zen oparia izan zen. Ilarak egin ziren, 35 euro ordaintzeko. Pukas dendetan agortu egin zitzaien Power Balance pulsera hori. Jende askok darabil eskumuturrean, oreka, indarra eta malgutasuna ematen dituelakoan. Gurean probatu duenak badaki. Eta guk sinestu. Adibidez, erabiltzaileetako batek esandakoa da, Benito Lertxundiren kontzertuetan zorabiatu egiten zela lehen, eta eskumuturreko honekin, hara, ezetz, ez dela mareatzen. Beste batzuk, paradisu-mina arindu egin zaiela. Euskal idazle ospetsuek jantzita darabilte, eta arrakasta-emaitza hobeak lortzen omen dituzte. Beste batzuen ustez, aldiz, txorakeria da, kontu hutsa, eta ez du ezertarako balio, baina, badaezpada ere, oparitu egin diete komando-kideei, ezkutuan, jakina, Herrizaingo sailburuak borroka armatuaren amaiera gertu ikusten duela esan zuenetik, desegiteaz ala ez hitz egiten hasi haiek, eta desorekatu xamar ikusi baitzituzten azken bilera klandestinoan. Nire aldameneko askok ere probatu dute, adibidez, nire lagun baten ama oso kontent dago, egunero korrika egiten du, eta erresistentzia gehiago daukala esaten dio, eta bitxiena da ama orain bost urte auto-istripuz hil egin zitzaiola. Nire neska-lagunak, adibidez, energia askoz gehiago daukala, indar gehiago lagun berriak egiteko, horrelako pulsera beltz bat jantzita zeramala esan zidan joan den astean, eta plazebo-efektuagatik igual, edo agian psikologikoa ere izan da pixka bat, ez dakit zer izan ote den, baina utzi egin nau surfista batengatik. Sinestu, ez sinestu, zerbait-zerbait, beraz, badauka eskumuturreko horrek. Gune Elkarteak, hilean behin, solasaldia antolatzen du Zumaiako Branka aretoan. Gizartean bizi ditugun arazo eta erronka berrien inguruan gogoeta egitera hizlari ezberdinak gonbidatzen ditu, eta aurten, denek galdera berari erantzun behar diote: Zertan sinesten duzu? Nik, egia esan, orain ere ez dut ezertan sinesten, lehen bezala, baina presaka ibili behar dut, halere, mundu guztiak bezala egin nahirik, eta bizitzan zerbait sinesteko arrazoi on bat aurkitzeko. Ez baita aski esatea “ez dut sinesten”, probatu ere egin behar baitiozu jendeari. Galileo Galileik orain laurehun urte idatzi zuen Siderus Nuncius lan laburra. Ibon Plazaolak euskaraz bikain jarri du, efemeridea ospatzeko, Elhuyarren enkarguz: Izarretako albistaria. Galileok “teleskopioa” lehen aldiz erabili zuen zeruko izarrak ikusteko, eta ikuste horren berri ematen du liburu horretan. Ilargia batez ere, Artizarra eta Artizarraren lau sateliteak. Galileok, horrela, tesi heliozentristen alde egiten du. Ez genion sinestu, badakizue. 1633an Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen, Elizak eskatu ziona egitera behartu zuten eta bere lan guztiari uko egin zion. Teoriak arbuiarazi zizkioten eta bizi osorako etxean izan zuten atxilo. Horrez gero nahikoa ikusita zegoenez, azken urteak itsu pasatu zituen. Power Balance pulsera jantzita daramat artikulua idazten hasi naizenetik, eta, egia esan, ez dakit zer sinestu, baina Jainkoak bakardadeari beldurra bere irudira egin zuen teoria aise defendituko nuela sinesten hasia naiz.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude