Nafarroa Bai-ko korapiloa

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Martxoaren 15EAN bukatuko da Aralarrek NaBai-ko beste alderdiei emandako epea. Egun horretarako EAk, EAJk eta Batzarrek erantzun beharko diote Aralarri honek koalizioaren egitasmoei buruz egindako proposamenari buruz. Gainerako alderdiek protagonismoa leporatu diote Aralarri, bereziki EAk. Aralarrek, ostera, NaBai-ren programa politikoa orain arte baliagarria izan dela, baina aurrerantzean zehaztu egin behar dela dio, batez ere ezkerreko zutoinak finkatuz, bestela koalizioa edukiz ustuta geratuko dela.

Aralarreko Nafarroako koordinatzaile Txentxo Jimenezek argi aipatu zuen iragan igandean Diario de Noticias-en egindako elkarrizketa batean: “Erabakia hartu gabe dago, baina gaur gaurkoz ez dago 2007koaren gisako konpromisoa sinatzeko baldintzarik, koalizioko beste alderdiek ez dute horretarako aldarterik. Gerta liteke, beraz, NaBai ez egotea hauteskundeetan”.
Beste alderdiek adierazi dutenez, dagoeneko erantzun diote Aralarren proposamenari. Jimenezek, aldiz, agiri gisa ez dutela ezer jaso zehazten du aipatu elkarrizketan, salbu eta EAJren aldetik.
 
Zer gertatuko da, hortaz, martxoaren 15aren biharamunean? Aralarrek nekez bete ahal du bere mehatxua, inork ez luke ulertuko eta gainera Jimenezek elkarrizketa horretan argi adierazi du ez duela hala egingo, nahiz eta tituluak eta barruko lerroen arteko informazioak ez duen argi uzten noiz argituko den: tituluak dio “udarako oporren aurretik” eta barruko lerroek “oporretarako jakingo dela”, eta martxoaren  15eko ondorengo oporrak Aste Santukoak dira, apirilaren hasieran.

NaBai-ren ohiko barne egoerak ez du laguntzen oraingo egoera txukun gainditzen, baina Batasunaren egoera berriak ere eragin zuzena du NaBairen krisi honetan.

EAk zein Aralarrek NaBai-n sartzeko gonbitea egin diote Batasunari, baina Batzarrek eta EAJk adierazi dute jada haiek ez leudekeela hor, une honetan ez dagoelako horretarako baldintzarik. Batasunak ere molde askotan eta sarri adierazi du NaBai-ren proiektuarekiko arbuioa.
                                                                                                                          
Orduan zer? Ezkerreko ikuspegia modu zabalean hartuta eta perfil abertzalea uztartuta, badirudi logikoagoa litzatekeela Batasuna, Aralar eta EAk koalizioa osatzea. Hau da, 1999ko EH, baina EArekin eta Batzarrerik gabe, honek halakorik ez duelako nahi. Maiatzeko greba orokorra eta beste ekimen batzuetan ere –Bilboko urte bukaerako presoen eskubideen aldeko manifestazioa, adibidez,– hiru indar politiko horiek aritu izan dira jada elkarrekin.

Baina, bestetik, Batasuna eta Aralarren arteko harremanak tarte gutxi uzten du halako aukera baterako. Bien iraganean baino, herritarren nahietan oinarrituko balira beste kontu bat litzateke, baina ez da politikariei eska dakiekeen gauza errazenetakoa.
Alderdien sigla eta ika-mikez gain, badira bestelako ardatz nagusiak balizko koalizioen eraketari begira. Bi erpin berehala ageri dira: bat, ezker abertzale historikoaren estrategiak Hegoalde osoa hartuko du edo onartuko du behingoz EAEk egin dezakeela bere bidea eta Nafarroak berea? Hau da, posible litzateke ezker abertzaleak eta EAk EAEn fomula bat aurkeztea eta Nafarroan bestelakoa bideratzea?

Bi, zertarako koalizioa? Zein helburu politiko nagusirekin? 2007koa argia izan zen, UPN Nafarroako Gobernutik ateratzea eta beste alternatiba bat eratzea. Eta horrekin, abertzaleak oinarri ziren koalizio batek Nafarroan inoiz lortutako emaitzarik onena eskuratu zuen NaBaik, ia 78.000 boto eta 12 eserleku Nafarroako Legebiltzarrean.

Abertzaleek, beraz, argitu beharko dute ea orain ere UPN kanporatzea izan behar duen lehentasun nagusia edo indar metaketa soberanistaren nazio helburuei lehentasuna eman behar zaien. Eta, gainera, hori erabaki UPNren eta PPren zatiketak UPNren hautagaitza inoiz baino ahulago uzten duenean.

Edozein modutan, hipotesi hauek guztiak ezker abertzale historikoa hauteskundeetan egoteko aukerarekin eginak dira. Inork ez daki zer gertatuko den azkenean, baina denbora gutxi geratzen dela bai, eta ez dirudi PP eta PSOE bide hori erraztekotan direnik. Aitzitik, hori galarazteko PP prestatzen ari da jada Alderdien Legearen erreforma. PSEri eta PPri egungo Jaurlaritzako operazioa diputazioetan errepikatzeko balio badie zertarako aldatu ezer?

Azkenak
Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Eguneraketa berriak daude