"Altzain nauzu apez baina baditut hamar eliza ene kargu. Urrunen, Ozaze eta Etxabar, bi bazter… Azken urte horietan ikusten dituzu herriak gutitzen ari direla, apurtzen, leku guzietan, Xiberoan eta bestetan, Baxenafarroan eta Lapurdin; kostaldean ez bestetan. Jadanik, Hegoaldean –Nafarroan, hasteko–, eginik da. Heben ere, bazterrak ari dira gutitzen, jendea gutitzen. Hori da problema. Zer izanen den, ez dakizu. Esperantxa badizugu eta hartakotz dugu lan egiten, jendeak maite ukan dezan herria, eta hor egon dadin."