Gipuzkoako Museoak Antolatzeko Plana aurkeztu du Aldundiak

Gipuzkoako museoen arteko elkarlana bultzatu eta herritarrei ondarea ezagutaraztea da Gipuzkoako Museoak Antolatzeko Planaren helburua. Urte eta erdi aritu dira plana ontzen, eta pasa den astean aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Planaren asmoetako bat da museoak gaika antolatutako sareetan biltzea: Itsasoa (Itsasoaren Euskal Museoa, Untzi Museoa, Aquariuma...), Burdina (Mirandaola, Chillida Leku, Trenbidearen Euskal Museoa...), Natura (Kutxagunea-ingurumena, Luberri, Lizarrusti-Aralar Parketxea...), Gastronomia (D'Elikatuz, Aikur, Gatz Museoa...) eta Arteak (Antonio Oteiza museoa, Mentxu Gal, Chillida-Leku, San Telmo museoa...). Historia izango da egitasmoaren ardatz nagusia, eta haren baitan, Donostiako San Telmo museoa eta Gipuzkoa Geroztik egitasmoa. Historiaren sarea garaika banatuko da eta hamaika museo bilduko ditu: Ekainberri, Oiasso, Zumalakarregi, Igartubeiti, Makina Erremintaren Museoa, Photomuseum...  Epe laburrera begirako egitasmoei dagokienez, Irunen eraikitzen ari diren Gordailua izeneko eremua da esanguratsuena. 2011n irekitzea espero du Aldundiak.

ASTEKARIA
2010ko otsailaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude