Gorrian haziek trantsizioaren garaian genituen aurreikuspen ezezkorrenak betetzen ari diren unea bizi dugu. Iragan hori hurbilegi dugu ahanzturak jo ez gaituenok. Oraindik fresko dugu Berroziak prestatzen aritutako adituen afera hura, Argiak hain arduratsuki salatutako hura. Ordurako guardia zibilen eta polizien torturak jasanak genituen. Gure etxeetako ateak kolpeka bortxaz hautsitako loaldiak eta haien ondorengo komisaldegiko egun latzak ez gaituzte abandonatu. Egunkariaren zerratze inpuneak epaiketa formala iragan du, kasu baikorrenean Estatuak kitorekin likidatu nahi duena egindako basakeria bere horretan utzirik normaltasun demokratikoaren izenean. Dozena baten gainean isolatu nahi dute dozena milako partaidetza izan zuen proiektua, berriro ere martxan jarri behar izan dena. Hondar astean torturaren latza ezagutu duten gazteen abokatuen salaketak kolpatu digu. Ertzaintzak, espainol polizia eta guardia zibila bezain demokratikoa dela frogatu nahi izan du. Normalak direla erakutsi nahi dute, ez dute beste biderik ezagutzen profesionaltasuna adierazteko. Iritsiko zaie kontuak emateko garaia, onenean jubilatu ondoren noski. Justizia, gauzatzen den gutxitan geldoa da.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.