"Aktualitatea zer den? Piztu telebista eta berehala ikusiko duzu"

Andrea Arrizabalaga
Andrea ArrizabalagaIñigo Azkona
Patata tortilla egiten ari zela, Teleberriren iragarkia ikusi, eta gertatzen ari zaiona surrealista iruditu zitzaion.

Zer moduz aulki elektrikoan?


Teleberriren sintonia entzuten dudanero kalanbre bat edo beste sentitzen dut. Ez diot gure kasuan hala denik, baina eragitekotan, bertso txapelketan aipatu ziren aurkezleen arteko mahai azpiko jolasek eragiten dute elektrizitatea.

Aurpegi ez hain euskaldunen bila hasi eta zu atera zintuzten.


Esaten den guztia sinesten duzu? Ni kazetaria naiz, profesionala, eta uneotan nire ametsa betetzen ari naiz. Julio Ibarra Julio Ibarra da, Lurdes Maldonado Lurdes Maldonado, eta ni Andrea Arrizabalaga, hasiberria.


Zure ametsa betetzen ari zarela?! Freud bizirik balego…


Gure aitak beti egin du lan telebistaren munduan. Zazpi urte nituela, kamera etxera ekarri, logelan telebista moduko bat egin, eta nire lehen albistegia aurkeztu nuen. Horregatik, Teleberrirako proposamena egin zidatenean ez nuen dudarik egin.

Platoko glamourra baino lehen kalearen gorria probatua zara, ordea.


Notizia zegoen tokian egonez izugarri gozatu eta ikasi dut. Jendeak uste du aurkezle izateko modelo edo aktore izan behar dela, baina albistegietan kazetaria ez bazara jai daukazu!

Zirraragarriak dira Bilboko Gran Via-tik, gerrako kazetariak nola, egiten dituzuen zuzeneko konexioak.


Zuzenekoek eskaletari arintasuna, freskotasuna, eta erakargarritasuna ematen dizkiote. Hasiera indartsuarekin eta jendearen iritziaren presentziarekin batera, audientzia erakartzeko ezinbesteko amuak dira.

Ez esan Teleberriko aurkezleak ere audientziari begira bizi zaretenik.


Orain gutxi ikasi dut non eta nola begiratu. Ez nau itsutzen, baina ilusioa egiten dit. Dena den, konpetentzia beti egongo da, eta inoiz jendeak Teleberri ikusten ez badu pentsatu nahi dut ez dela nire erruagatik izango.

Konpetentzia? Niri albistegi guztiak berdinak iruditzen zaizkit!


Aktualitatea aktualitatea delako. Aktualitatea zer den? Piztu telebista eta berehala ikusiko duzu.

Telebistak langile baten bizitzak eta Athleticen entrenamenduak tarte bera merezi dutela dio.


Tarte bera bai, baina tarte desberdinetan. Langilearen heriotza titular nagusi izango da eta Athleticen entrenamendua... Garbi geratu da ez naizela kirolzale amorratua, ezta?


Kontuz zer esaten duzun, zurea aulki elektrikoa da eta…


Platotik zein kaletik albisteak kontatzen jarraitu nahi dut. Ez daukat perfil politikorik, kazetaria naiz ororen gainetik. n

Azkenak
San Ixidro

Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]


2025-05-15 | Gedar
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiako Estatuko musika-jaialdi gehienak bereganatu ditu

KKRk urtarrilean erosi zuen Superstruct sustatzailea, Sónar, Viña Rock edo Resurrection Fest jaialdiak sustatzen dituena besteren artean. Palestinaren kolonizazioari lotutako higiezin-jardueretan eta Israelgo sektore teknologikoan parte hartzeagatik seinalatu dute... [+]


Donostia tentsio handiko eremu izendatu du Eusko Jaurlaritzak

Uztailean argitaratuko da behin betiko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta Hego Euskal Herriko lehen hiriburua da izendapena lortzen.


2025-05-15 | ARGIA
Trebiñu Araban integratzearen aldeko mozio bat onartu du Arabako Batzar Nagusiak

Trebiñu eta Argantzu udalen Arabarako ​​integrazioa "mugagabean atzeratu ez dadin" galdetzeko mozioa adostu dute EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekinek.


LGTBIfobiaren Kontrako Eguna
“Ez utzi zirrikiturik diskurtso faxista kamuflatuen normalizazioari”

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sortu du Bizik, 2026ko bozei begira

Hemeretzi neurri ekologiko eta sozial barnebiltzen ditu, datorren urteko hauteskundeetako zerrendek ezarri ditzaten. Sei lan lerroren inguruan ardaztu ditu, eta herrien neurriaren arabera ezarri ahalko dira.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Desberdinkeriaren jatorriaz

Indo ibaiaren harana, duela 5.000 urte inguru. Mohenjo-Daro hiriak 35.000 biztanle inguru zituen eta, berriki PNAS aldizkarian argitaratutakoaren arabera, Giniren koefiziente oso baxua zuen, 0,22koa –koefiziente horrek gizarteen desberdintasun ekonomikoa neurtzen du,... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Objektu anti-kulturalak

Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]


2025-05-14 | Edu Zelaieta Anta
Gaingiroki

Urteak ziren elkar ikusten ez zutela. Kalean elkarrekin topo egiten ez zutela. Egoera kanpotik ikusita, bi ezagun besterik ez ziruditen. Atzean daude, oso atzean, gaztaro hasierako urte bizi haiek, non kuadrilla bereko lagunak ziren. Non eguna eta batez ere gaua konplizitatez... [+]


Talenturik behar ez duten lanak

Talentu faltaren mamua da azkenaldian ekonomiaren ikuspegi kapitalista hegemonikotik ezarri nahi diguten eta denek ontzat eman behar dugun ideia nagusietako bat. Arazo artifiziala da, eta ikuspegi oso elitistatik, gure egunerokoan ez dagoen denon arazo bihurtu nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude