Gora poloa

Ume-arotik, nire abertzaletasun-bidean gida izan ditudan ametsak zalantzan jartzen dituzte eragile “abertzale” batzuek. Beti dago zerbait, beti dago aitzakiaren bat, oztoporen bat abertzaleon batasunerako, salto kualitatiboetarako. Bietako bat: edo eragile hauek ez dira abertzale edo euren txiringoa helburuaren gainetik jartzen dute. Egia da prozesuak ez direla norberaren etika guztietara egokitzen; egia da poloaren bultzatzaileek ere izan dezaketela euren polotxoa errentabilizatzeko tentazioa, eta baita, “mendekuetarako” gogoren bat ere. Baina abertzaleok albisteak daukan potentziala kalibratzera deituta gaude. Esango nuke hori dela begiratu behar dena batez ere. Uste dut prozesua ez dela inmakulatua izango, halere uste dut aitortu behar dela ilusioa pizteko eta hegemonia minimoa sortzeko daukan sedukziorako indarra. Eta bestetik, katalizatzailea da: bat, abertzaleen arteko batasunak herri honetan sortzen duen ilusio historikoarekin eta bi, izpiritu abertzale latentearekin. Gauza batzuk ez dira lupaz begiratu behar, ezta betaurrekoz ere. Begibistakoaren eskalan daude. Zazpiak baterantz hurbiltzen edo urrutiratzen gaituzten da kalkulu printzipala; abertzaleentzat, jakina.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude