Orain arte liburu zaharren egoera ezagutzeko egin behar izan diren probek kalteak egin diezaiokete liburuei. Londreseko University College-ko Matija Strlic-ek, berriz, liburu zaharrek usain bereziak dituztela konturatuta, bide horretatik ekin zion ikerketari. Usaina ehunka konposatu organiko hegalarik (KOH) sortzen dute, eta horien konposizioaren arabera, liburuaren egoera bata edo bestea izan daiteke. Arestian esan bezala, orain arte erabilitako metodo gehienek paper puskak moztera behartzen zuten, eta horrek, noski, kalte egiten dio liburuari. Aldiz, orain Strlicen lantaldea probatzen ari den metodoak liburuak askatutako gasak aztertzen ditu, liburua ukitu gabe.
Egindako probek emaitza ona izan dutenez, teknika horrek antzinako beste objektu batzuk aztertzeko balioko duen aztertzen ari dira.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!