‘Antsoren dorreak’ poltsiko edizioan

  • Toti Martinez de Lezea ::Antsoren dorreak

    Erein

    orrialdeak ::491

    prezioa ::11€

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Toti Martinez de Lezea gasteiztarraren nobela ezagunenetarikoa da Antsoren dorreak, jatorriz 1999an gaztelaniaz argitaratua, Las torres de Sancho izenburuarekin. Erein argitaletxeak euskal itzulpena plazaratu du orain, poltsiko edizioan. Eleberri historikoa da Antsoren dorreak, Nafarroako erreinuaren garairik distiratsuenetako batean kokatua. 1004. urtean koroatu zuten Antso III.a Handia da nobelaren erdigunea: hark izandako maitasun gorabeherak, gorte barruan zeuden botere borrokak, erlijioen arteko gatazkak, Erromak Done Jakue Bidearekin zuen interesa... Garai historiko hartako hainbat zertzelada aurkituko ditu irakurleak gaztelaniaz arrakasta handia izan zuen lan honetan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude