Adierazpenak


2010ko urtarrilaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jose Ignazio Ansorena txistulariak Garan: "Uste dut batez ere txistularia eta pailazoa naizela. Baina badakigu euskal tradizioan musikariak denetarik egiten duela, aguazil izatetik kanpaigile izateraino. Niri ordea ondo datorkit, txistularia izateko pailazo samarra izan beharra dagoelako. Eta alderantziz, musika herrikoia ezagutzeak zoragarri datorkio pailazoari. (...) Mundu osoan nagusi den txepelkeriak umeen eremura kondenatu nahi du pailazoaren figura, pailazoa beti figura subertsiboa izan denean, guztiak zirikatzen dituena, bereziki boteretsuak".

 

Jorge Gimenez Bech Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariak Diario Vascon: "Jaurlaritzaren laguntza gehien-gehienez ere edizio kostuen %70 betetzera hel daiteke. (...) Baliteke arriskua txikiagoa izatea alde horretatik euskaraz argitaratuz gaztelaniaz argitaratuz baino, baina ez da zero. Kontuan izan behar da gaztelaniazko editoreek komunitate izugarri handi batentzat argitaratzen dutela. Gurean 800.000ko zifra mitiko hori erabiltzen da, baina literaturako liburua argitaratzen dugunok badakigu gure merkatu potentziala ez dela 10.000 erosletik gorakoa".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.