Piztiak

Castillo Suarez
Castillo Suarez
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ez dakit noiz ezagutu nuen Max zehazki. Amonaren etxean nengoen eta gaixo nengoelako oparitu zidaten bere historiaren liburua, gaur egun arte gogoan dudana: Piztiak bizi diren lekuan. Maite nuen Max, haren amak munstroa zela esanagatik ere. Maxek jango zuela esan zion behin amari, eta amak orduan afaldu gabe bidali zuen ohera. Bere logelan zigortuta zegoela, gau hartan oihana sortu zen bertan, eta huntzez bete ziren paretak. Bat-batean ozeanoa agertu zen, eta Max piztiak bizi ziren tokiraino iritsi zen nabigatzen. Urtebete luzea eman zuen itsasoan piztiak bizi diren lekura iristeko eta beste horrenbeste etxera bueltatzeko.

Ez dakit noiztik daukadan liburu hura, eta ezin dut gogoratu non daukadan gordeta, baina harrezkero ohearen azpian begiratzen dut maiz, eta, piztiak ikusten ez ditudanez, loak hartzen nau berriz ikusteko irrikaz. Maiz esnatzen naiz haiekin egon naizela jakinda, baina pena da inoiz ez ditudala xehetasunak gogoratzen. Ez dakit piztien erregina izatera iritsi ote nintzen ni ere.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.