Argazkian ez ateratzeko ariketak

Ixiar Rozas
Ixiar RozasDani Blanco
Bulegoan lehenengoz sartu zenean, baietz esango zuen Bartlebyk, egingo zuela eskribau lana. Denborak aurrera egin ahala, ordea, zerbait eskatzen zionean beti erantzuten zion honakoa nagusiari: aukeran, nahiago ez. Giorgio Agambenentzat, besteak beste, Bartleby izkribatzailearen erantzuna desobedientzia aukera adimentsua izango litzateke. Hori izan daiteke halaber José Luisek joan den astean zioenaren harira, telebista ikusteko hirugarrengo modua.

Agamben pentsalari ezinbesteko horietakoa dela esatera nindoan, baina ez ditut neureganatuko kritikariek eta analistek erabiltzen dituzten esaldi kanonizatzaile tentagarrietako bat: erakusketa hau, liburu hau, artelan hau, zientziaren asmakizun hau, jaki hau, telebista saio hau, ezinbestekoak dira. Kanonizatu nahi dutenek normalean beharra izaten dute bere inguruan nolabaiteko sistema arautzaile –eta “auraz” beterikoa– sortzeko, goraipatu duten, artelan, idazle, artista edo musikariarekin nolabaiteko anaitasuna sortuko bada –gutxitan esan daiteke sortzen dela ahizpatasuna edota arrebatasuna–. Izatekotan hemen ezinbestekoa den bakarra, oihanaren erdian bizirauteko bada ere, norbanakoak pentsatzeko, sentitzeko eta irudimena izateko gaitasuna garatzea litzateke.

Ana, Jose Luis, ttakunkideak. Aitorpen ozen bat egin behar dizuet. Iritsi zaizkidan gonbite batzuei “aukeran nahiago ez” esan diet azken urteotan. Umorez eta alaitasunez, hori bai. Aukeran, nahiago argazkian ez atera. Aukeran, nahiago modu ikusezinean burutu izkribatzaile lanbide hau. Aukeran, nahiago telebista ez piztu. Umorez eta alaitasunez, nola ez.

Eskribau hitza kopiatzaile modura itzuli ere itzuli da. Printzipioz idazleok ez ei gara kopiatzaileak, hau da, sormen lanaren bitartez ideiak, gogoetak, narrazioak, poemak eta abar paperera eramateko gaitasuna dugu ezaugarri. Paperera, ordenagailuaren pantailara, bideora, telebistara. Espaziora eta denborara, halaber. Ideiak inorenak edo hobe esanda denonak izan daitezkeela ez da azaldu beharrik, ezta? Edo bai? Ideiak inorenak ez badira, denok baikara kopiatzaileak. Eta ideiak denonak badira, orduan ere kopiatzaileak. Orduan?

Baietz esatea eta ezetz esatearen erdian, badago baietza eta ezetza deuseztatzen dituen tarteko erantzuna: aukeran nahiago ez. Umorez edo sutan amorratuta. Iragan asteotan hemen izandako eztabaidaren hautsak arrotzeko inongo asmorik gabe diot. Oraingoan, gainera, baietz esan diot ttakunkide izateari, alaitasunez, zenbaki borobiletan agertzen zaigun 2010ean murgiltzeko. Eta orduan?

Kanonizatzaileen estetikan ez sartzeko, poetika arrakalez betetakoa, tartean dagoen idazketa eta hizkuntza erabiltzea lagungarria izan daiteke baietz horri heltzeko. Higatutako hitzei hautsa kentzeko ere balio dezake tartean dagoen idazketak. Eta horrekin batera, lanbide –gutxi batzuetan ogibide– moduko honi inguruan jarri dioten “aura” lausotzeko. Argitu beharra dago, kasu honetan “jarri dioten” esaten dudanean, “mantentzen dugu” ere esan nezakeela. Alegia, kopiatzaile garen heinean, azkenean gehienok erabakitzen dugula argazkian edo telebistan ateratzea.

Agur modura erabili ditudan lerrootan modu errizomatikoan aipatutako gogoetak berriro hartu eta luzatzeko beta izango dut datozen (h)errenkadetan. Hori espero dut behintzat, ttakunkideak medio eta tarte.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude