Zertarako balio du kazetari batek?

Rosa Maria Martin Sabaris
Rosa Maria Martin SabarisIñigo Azkona
Errealitatearen kronista izateko, munduan zehar gertatzen dena ikusi eta entzun ondoren, etxean lasai dagoenari kontatzeko. Halaxe erakutsi zidaten fakultateko lehen urte haietan. Ikasgaiak ez zuen erabat suntsitu nik hamaika urterekin amestu nuen ametsa, baina apalegia iruditu zitzaidan helburua. Adin hartan kazetaria izan nahi nuela erabaki nuenean, munduaren aldaketa nerabilen buruan, nolakoa eta horrelakoa behar zuen kazetariaren xedeak. Egun haietan hil zen diktadore bat, eta etxean eta auzoan horrenbeste esan ziguten honetaz eta hartaz hitzik ez egiteko, niri dena kontatzeko grina piztu zitzaidala. Hain neukan argi orduan errealitatean gertatzen zena kontatuz gero, mundua hobetuko zela... Ez hain baikor eta utopiko, baina antzeko mitoa eraiki zidaten unibertsitatean izan nituen irakasle gehienek. Eta oraindik ere, orri hauen arduradunen buruan militantziatik hurbil dabilen mito berberak darrai.

Albistegintza ogibide modura utzita, ikerketa akademikoa burutzea egokitu zitzaidan. Kazetaritzaren funtzioaz galdetu genien ikus-entzunezko hedabideetako kazetariei. Erantzunek aire berria ekarri digute: informazio zorrotz, objektibo eta inpartziala emateaz gain (ohikoa), “azkar” eman beharra aldarrikatzen dute, baina horrekin batera, “eguneroko bizitza errazago egingo duen informazioa ematea” eta “ikusentzulegoa entretenitzea” omen dira kazetariaren gaurko betebeharrak. Aitzitik, inkestatu gehienen ustez, ekidin beharrekoak lirateke ondorengo hauek: gatazketan bitartekaritza lana egin, eragina izan eta iritzia sortzea.

Urte amaierarekin batera argitaratu du 2009ko balantzea Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak: munduan 76 kazetari erailda, 33 bahituta, 500 baino gehiago atxilotuta. Gerrak eta hauteskundeak izan omen dira arriskurik suminena sortu dutenak, hots, boterea aldatzeko giltza-egoerak.

Herri honetan ere sua pizten ibiltzen diren lerro editorialak pairatzen ohitu gara. Hedabide piromanoak. Etengabe sua pizten jarduten duten zuzendaritza-taldeak: batzuk status quoa berretsi guran, hauts-saltzaile bilakatu direlako; beste batzuk, iraultza erdietsi ezinik, subertsioa suaren beren bertsioarekin nahastu dutelako.

Kiskalitako eta argi-txakurrez betetako eremu latz honetan, ondo daki kazetari bakoitzak nola piztu eta nola baretu giroa. Euskera klaro batean: premiazkoa da kazetariek bitartekaritza lanari eustea eta bakearen aldeko iritzia sortzea. Zeruko argia ke artean goibeldu baino lehenago.

ASTEKARIA
2010ko urtarrilaren 17a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude