Txalapartari buruz jakin beharreko guztia

  • Juan Mari Beltran ::Txalaparta

    Nere

    Orrialdeak ::217

    prezioa ::44€

Lan titanikoa plazaratu du Juan Mari Beltranek: Txalaparta. Urte askoko dokumentazioaren ondorio, irudiz, testuz, partituraz eta grabatuz osatutako lan mardul honetan aurkituko du irakurleak euskal musika tresna horri buruz jakin behar den guztia. Orain gutxi arte askorentzat ezezaguna izan den arren, egun oso zabaldua dago txalaparta euskal kulturan; tresna tradizionala izatetik, abangoardiako lanen protagonista izatera. Aldaketa prozesu horren nondik norakoak azaldu ditu Beltranek liburuan. Gainera, libururako beren beregi prestatutako CD bat dakar liburuak, baita DVD bat ere, non biltzen diren txalapartak historian izan dituen jotzaile garrantzitsuenen testigantzak.

ASTEKARIA
2010ko urtarrilaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude