Nor da protagonista? Camus ala Sarkozy?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Albert Camus (1913-1960) idazle eta filosofoaren arrastoak frantziar ospetsuen Panteoira eramatea proposatu du Nicolas Sarkozy presidenteak, Nobel saridunaren heriotzaren 50. urteurrena bete berri denean. Idazlearen seme-alabek harriduraz hartu dute Camusen hilobia aldatzeko proposamena. Batetik, aitari omenaldia egin nahi izatea eskertzen dute. Baina zalantzak dituzte omenaldirik egokiena ote den, aita beti handikeria eta ospea saihesten ahalegindu baitzen. Sarkozyren protagonismorako grina ezagun dute, eta presidenteak ekitaldia bere onurarako erabil dezakeela uste dute.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!