Adierazpenak


2010ko urtarrilaren 17an

Josu Rekalde EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoak El Paísen: "Duela 20 urte, Arte Ederretako ikasleek artearen gune profesionaletara atera nahi zuten. Kontua da galeriek ezin zituztela hainbeste artista hartu, eta frustrazio handia sortzen zen. Diru-laguntzetatik zintzilik geratu ziren asko, eta hori ere ez da ona. Gaur egun beste toki batean gaude: artistek badakite artearen ekonomiak ezin dituela hainbeste artista eutsi eta erreminta berriak garatzen dituzte. (...) Artistak indibidualistak izan dira, egolatrak, baina uneotan beharrezkoa dute elkartzea, taldeak osatzea".

 

Txomin Uribe Piztiak taldeko kideak Bizkaie! atarian: "Diskorik ez da saltzen, jenteak musikeagazko interesa galdu dau, kontzertuetara oso jente gitxi joaten da... Pena da eta bildurra emoten deust ze diskorik saltzen ez bada, zuzenekoetara jentea joaten ez bada, diskoak grabetan ez badira eta argitaratzen diran apurrei etekinik ataraten ez bajake, musikagintzan etena suberta daiteke".

 
 

Javier Valverde margolariak Garan: "Euskal Herrian beti egon dira margolari on eta ugariak, eta uste dut atzetik datozen gazteek ere oso gauza ederrak egiten dituztela. Orain, ordea, gauza asko aldatu da. Ordenagailu bidez gauza asko egiten dira, eta ni ez nago horren kontra, ezta gutxiago ere, baina nik neure burua ikusten dut pintzela hartuta, harekin lanean eta beste toki batean banengo bezala sentitzen naiz".


ASTEKARIA
2010ko urtarrilaren 17a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude