Arabak badu Euskararen Plan Estrategikoa

  • Hiru jomuga nagusi ditu planak: hizkuntz eskubideak bermatzea, euskararen gizarte erabilera bultzatzea, eta koordinazio eta lankidetza ekimenak lantzea. 1.039.978 euroko aurrekontua du horretarako. Arabako zazpi kuadrillez gain, Trebiñu ere planaren barruan sartu dute.
Amurrioarrak 2005eko Araba Euskaraz ospatzen.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Orain arte ez da horrelako plan estrategikorik garatu Araban. Lurraldea zazpi eskualde administratibotan, zazpi kuadrillatan, banatuta dago (Aguraingo Kuadrilla, Aiarako Kuadrilla, Añanako Kuadrilla, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla, Gasteizko Kuadrilla, Kanpezu-Arabako Mendialdea eta Zuiako Kuadrilla). Trebiñuko Konderria ere aintzat hartzen du Plan Estrategiko honek, administrazio-mugak gorabehera. Euskararen normalizazioan eragiteko oinarrizko lanabesa izateko helburuz sortu dute plana; lurraldeko euskara-politiken norabidea zedarritzeko. Araban euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko beharrezko neurriak hartzea eta euskararen erabilera sustatzea dira planaren helburu nagusiak. Era berean, euskararen normalizazio bidean gizarte eragile eta herri erakundeen arteko koordinazioa lortzea eta elkarlanerako ekimenak jorratzea ere badira planaren xedeak.

Arabako errealitate soziolinguistikotik abiatuz, herritar guztien eskubideak errespetatuz egindako plana dela adierazi digu Lorena Lopez de Lacalle Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak. Eusko Jaurlaritzak 2006an egindako Inkesta Soziolinguistikotik ateratako datuen arabera, Arabako biztanleen %42,8k euskaraz komunikatzeko ahalmena dute. Horietatik %25 elebidunak dira, eta %17,8, elebidun hartzaileak. Azken horiek hizkuntza ulertzeko gai dira, nahiz eta ez ondo hitz egin. 125.000 pertsona, orotara. 2006ko datuak direla aintzat hartuz, eta urtetik urtera gero eta elebidun gehiago daudela ikusirik, etorkizun hurbilean elebidunak erdaldun elebakarrak baino gehiago izango direla aurreikus daiteke. Horren guztiaren aurrean, gizarteko eremu guztietan euskara normaltasunez erabili ahal izateko eskaintzak eta aukerak sortu nahi ditu Euskararen Foru Zerbitzuak.

Plana garatzeko erabilitako metodologia berria dela jakinarazi du Lacallek. Euskara Plana hainbat gizarte eragileren parte-hartzearekin egin dute, hausnarketa estrategikoa erabiliz. Hau da, hainbat ikuspegitako herritarren eta entitateen parte-hartze zuzena izan da plana garatzeko hausnarketan, euskararen egoeraren diagnosian eta helburuak eta estrategiak proposatzeko prozesuan. Hausnarketa bideratzeko sormen teknika batzuk aplikatu dituzte eta zazpi kidez osatutako lan mahaiak osatu. Parte-hartze prozesu zabal horretan, euskararen inguruko taldeez eta erakundeez gain, Foru Aldundiko talde batzarkide guztiengana ere jo dute ekarpenak jasotzeko. “Ahalik eta aniztasun handiena bultzatu dugu, langarik ezarri gabe. Denontzako egina da Euskararen Plana”, esan digu diputatuak.

Hausnarketa estrategiko horretan zehaztu dituzte 2010-2013 urteetan landu beharreko zazpi esparruetarako estrategiak, helburuak eta ekintzak. Hauek dira esku hartzeko zazpi eremuak: gazteak eta aisia, helduen euskalduntzea, kulturgintza, merkataritza eta ostalaritza, familia transmisioa eta irakaskuntza, komunikabideak eta IKTak, eta administrazioa. Guztira, 75 ekimen jasotzen ditu planak. www.euskaraba.com webgunean kontsulta daiteke Euskararen Plan Estrategikoaren agiria, eta bertan ematen da ekintza guztien berri. Bereziki, bi ekintza nabarmendu dizkigu Lacallek.

Euskara teknikarien sarea

Ekainean hasi ziren egitasmo honekin lanean, orain planak bere baitan hartu du eta testuingurua eman dio. Arabako Foru Aldundiaren esku dago ekimenaren finantzaketa gehiena; %80, Foru Aldundiaren esku, eta beste %20a udalen esku. Orain arte Gasteizko, Laudioko, Amurrioko, Aramaioko eta Aguraingo udalek baino ez zuten euskara teknikaria. Ekimen honi esker, Arabako zazpi kuadrilletan ari dira lanean euskara teknikariak. Trebiñun, berriz, sustatze lana ari dira egiten.

Lurralde osoko euskararen egoeraren ikuspegi osoa izateko jarri dute abian ekimen hau. Eskualde batetik bestera alde handiak daude euskararen erabilerari dagokionez, eta orain arte egindako ekintzak ez dira guztiz modu egituratuan egin, Lacalleren esanetan. Hori dela eta, kuadrilla bakoitzean konexio puntu bat izatea, informazio iturri bat edukitzea, beharrezkotzat jo dute. Kuadrilletako teknikari hauen bitartez tokian tokiko euskararen egoera zein den jakitea eta eskualde bakoitzeko beharretara egokitzeko neurriak zehaztea lortuko da. Halaber, teknikariak erakundeak eta tokian tokiko gizarte sarea batuko dituen bitartekoa izatea nahi dute. Araban euskara normalizatzeko ekimen garrantzitsua da, Lacalleren ustez, euskararen sustapena modu egituratuan gauzatzeko. Badirudi Eusko Jaurlaritzaren interesekoa ere gertatu dela ekintza; ekimena, berritzailea izateaz gain, lurraldea egituratzeko baliagarria delako.

www.euskaraba.com

Arabako euskararen ataria sortu berri dute sarean. Arabako zazpi kuadrillen eta Trebiñuren inguruko informazioa ematen da bertan eta euskararekin lotura duten albiste eta atal ugari topa daitezke (Euskara Araban, Euskararen agenda, Euskalduntzea, Baliabideak, Esteka interesgarriak eta abar). Bi helburu nagusi ditu webguneak. Batetik, lurraldeko euskararen jarduera koordinatzea; jarduerei buruzko informazioa emateko eta euskararen topagune izateko. Esaterako, webguneko agenda atala euskaraz antolatzen diren jardueren erakusleiho izateko sortu da, Araba osoan antolatzen diren ekintzen berri edonork jakin ahal izateko. Jarduerak atalka sailkatuta daude. Era berean, herritarrek ere euren proposamenak eta ekitaldien inguruko informazioa bidal dezakete webgunera.

Bestetik, euskarazko kultura ezagutzen ez duenari bertara hurreratzeko aukera eskaini nahi zaio. Euskaldunak ez direnak erakarri egin nahi dituzte euskal mundura. Hala, webguneko edukiak gaztelaniaz ere jarri dituzte, gizarte berean batera bizi diren bi hizkuntza komunitateren arteko zubi tresna gisa planteatuta. Lorena Lopez de Lacallek jakinarazi digunez, Araban oraindik euskaraz ez dakiten pertsona horietatik %23 hurbildu dira noizbait euskarara, eta %21 euskara ikasteko prest leudeke, horretarako baldintza egokiak edukiz gero. Euskarara hurbiltzeko borondatea badagoela erakusten dute datuok.

Azkenak
Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek iragarri du Israelek eta Iranek su-eten akordio bat adostu dutela

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du gertakariaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Irango Atzerri ministro Abbas Araghtxik ukatu egin du menia bat adostu dutela, eta adierazi du Israelek "bere legez kanpoko... [+]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 950 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude