Leontziok e-book bat behar du

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
– Gripea?
– Ez: A Gripea. Baina lasai, ez da hainbesterako; astebete ohean eta pasako zaizu.

Eta Leontziok –izena asmatua da, ez bilatu errealitatearekin neholako antzekotasunik– bere osasunaren krisialdi txikia abagunetzat hartuko du. Pentsatu du aukera ona izan daitekeela aspalditik irakurri gura zituen liburuei heltzeko. Matematika hutsa: zazpi egun bider 24 ordu, 168 oren dauzka aurretik, aspaldian lanak uzten dizkion tarteak baino askoz gehiago aste bakarrean.

Amari –ume garaietan legez zainketa intentsiboak eskaintzen ari– eskatuko dio liburu dendara jaisteko, eta ekartzeko aspalditik daukan gutizia bat, John Dos Passosen Manhattan Transfer, baina arren, otoi eta faborez, izan dadila euskal itzulpena, Ibaizabalek Literatura Unibertsala bilduman argitaratua Marcelo eta Iñaxio Lopez de Arana itzultzaileen lanari esker.

Joan zaizu ama herriko dendara, eta kale; kapitaleko handienera, eta kale; probatu du txikiagoetan, euskal produkzioari arreta gehiago eskaintzen diotenetan, bigarren eskukoetan... kale, kale, kale. Eta Leontziok beste obra batzuei kateatuta pasa du gaixoaldia. Hemingwayrekin dibertitu da, Baudrillardi esker pentsatu du, eta T.S. Eliotekin... Tira, T.S. Eliot ez du ulertu, baina irakurri du eta harroxko jar dezake curriculumean.

Berrogeialditik aterata ordea, Dos Passosen nobelaren gutiziarekin jarraitzen du. Eta Durangon Azoka egunak izaki, berehala duzu Landakon, itsu-itsuan Ibaizabalen standerantz. Ia gripea baino okerrago hartu du, ikusi duelarik Literatura Unibertsala bildumaren aztarrenik ez dagoela. Gaixotzen ari dea? Ez, oraindik ez; badu kartutxo bat, kontaktu bat Elkarreko standean eta orain beraiek arduratzen direnez, Alberdaniarekin batera, Literatura Unibertsala sailaz...

Baina: “Ez, guk ez daukagu. Saileko hasierakoak, oker ez banago, bota egin zituzten”. Biltegietan lekua egin beharra, eta liburu komertzialenak ere ez ziren... Dos Passos, onenera, birziklatuta. Lagunak, halere: “Baina Armiarma.com-en osorik daukazu”. Eta Leontziok argia ikusi du: e-book irakurgailu bat behar du. Amari eskatuko dio, Olentzerotarako. Ziur hurrengo gripe mutazioa iristerako, amortizatuta izango duela aparailuaren prezioa. Amari behintzat buruhausteak kenduko dizkio!

Azkenak
2025-08-28 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat:
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Eguneraketa berriak daude