Izenak


2009ko abenduaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Manex Pagola idazle eta abeslariak (Landibarre, Nafarroa Beherea, 1941) jaso du Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak urtero ematen duen Ohorezko Saria. Euskal Kultur Saria Erritotik irrira: maskarada zuberotarraren diskurtsoa idatzi duen Eric Dicharryrentzat izan da. Bideo dokumentalaren saria, berriz, Christophe Coutanceauk eskuratu du Le BIO on en fait tout un fromage lanagatik.

 

Semion Shmelkov errusiarrak irabazi du Arrasate Hiria Nazioarteko XVII. Akordeoi Lehiaketako sari nagusia. Bigarren saria ex aequo jaso dute Vladimir Boyarski errusiarrak eta Marko Sevarlic serbiarrak; eta hirugarrena Maciej Frackiewicz poloniarrak. Arrasateko jaialdiaren barruan egindako Gipuzkoako XXX. Akordeoi Lehiaketan, bestalde, Juan Matias kantabriarra (haurren mailan), Roser Gabriel kataluniarra (juniorretan) eta Mari Carmen Ramirez murtziarra (seniorretan) nagusitu dira. Espainiako Estatuko 30 soinujolek parte hartu dute lehiaketan.

 
 

Joseba Irazokik Euria ari du diskoa plazaratu du Moonpalace Recordsekin. Diskoetxearen webgunean (www.moonpalacerecords.com) doan eskura daiteke. Pettik eta Barrence Whitfieldek ere disko berria kaleratu dute elkarlanean, Bloody Hotsak zigiluarekin.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude