San Pauloren arrastoak “egiaztatu” ditu Vatikanoak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Benedikto XVI.ak 2009 San Pauloren urte izendatu du, apostoluaren jaiotzaren 2.000. urteurrena dela eta. Urtea biribiltzeko San Pauloko basilikako sarkofagoaren arrastoak (argazkian) benetan Paulorenak direla egiaztatu nahi izan du. Horretarako laser zunda baten bidez hainbat materialen laginak atera dituzte sarkofagotik eta arrastoak Karbono-14 metodoaz datatu dituzte. Emaitzek diotenez, arrastoak I. eta II. mende bitartean bizi izan zen pertsona batenak dira. Aita santuaren ustez, hori nahikoa da San Paulorenak direla baieztatzeko, 200 urte horietan milaka eta milaka lagun ehortzi zituztela kontuan hartu gabe.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude