Izenak


2009ko abenduaren 13an

Luis Mari Bandres irakasle, euskaltzale eta politikari pasaitarra hil zen pasa den astean, 65 urte zituela. Bera izan zen, 1976-1977 ikasturtean, Antxon Santamariarekin batera, unibertsitate ikasketak ofizialki euskaraz eman zituen lehen irakaslea. EHUren Donostiako Kimika Fakultatean eman zituen euskarazko aurreneko klaseak. Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) eta UNED-en ere aritu zen lanean. EAJko kide, Jose Antonio Ardanza lehendakari zen garaian Kultura eta Turismo sailburua izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua izan zen, baita Gipuzku Buru Batzarreko kide ere. Argiako kolaboratzailea izan zen, eta Elhuyar taldearen sortzaileetako bat.

 

Karlos Zurutuza Argiako kolaboratzailearen eta Borja Portuondoren Irakeko kurduak, bizitza bazterbidean lanak saria jaso du Lekeitioko XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bileran, dokumental profesionalen alorrean. Jon Garañoren Asamara ere saritu dute. Lehiaketako sari nagusia Iban Gorritiren Kantatzen ez duen herria, herri hila da film amateurrak jaso du.

 
 

Eguneraketa berriak daude