"Indioek bezala ez dut hitz egin nahi"

Gurasoak Espainiatik etorri ziren 1950eko hamarkadan, beste asko bezala. Gipuzkoako herri batean aurkitu zuten ostatua, baserrian. Seme-alabek beti entzun dute inguruan jendea euskaraz. Seme horietako batek %80ak baino gehiagok euskara dakien herria aukeratu zuen aspaldi bizitzeko. Herriko saltsa guztietan ibili ohi da, kolore, zaletasun eta adin guztietako jendearekin. Ez diot inoiz euskaraz entzun (hitz solteren bat ez bada). Herritar bakarra entzun dut gizon horri euskaraz egiten, duela urte batzuk euskaltegian izena eman baitzuen. Herritar bakar hori irakaslea zen, noski.

Mendian, euskaldun petoen koadrilan, gaztelaniara aldatzen dute (nik gaurtik aurrera ez) bera aurrean dagoenean. 50 urtetik gora dituen lagun honek dio ulertzen duela eta lasai hitz egiteko euskaraz. Ez da hala ordea, ez du ulertzen, behin baino gehiagotan frogatu duenez.

Bigarren aldiz euskaltegian izena eman du. Esan dit berak badakiela indioak bezala hitz egiten, baina horrela hitz egiterik ez duela nahi. Nik esan diot indioak bezala hitz egiten ez badu, sekula ez duela ondo hitz egiten ikasiko, a, eta zabaltzeko herrian euskaraz egin nahi duela! Bigarren aldiz euskaltegian eta inork ez dio euskaraz egiten...

Eguneraketa berriak daude