Clemente

Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza
Javier, El rubio de Baracaldo. Eskuindar ezkertia mozolo batek zelaietako berdeetatik alborarazi zuena. Artista ezker oinez, artesano batek hautsi zuen. Futbola zuen ipar, Espainiako RFEF Villarrek, bereziki kolorea eman ziona, bere burua ego eta Euskal Herria mendebal. Euskal Selekzioak jokatu behar ez duen patxanga dela eta, “lehen eta bigarren mailakoek jokatu nahi ez badute, hirugarrenekoek jokatu dezatela” esan du, betiere bere gomutak aireratzen maisu. Handik eta hemendik kanporatuak, mila aldiz errepikatu hura, ahulenak ordaintzen duela betiere denen erronda alegia erabili du, bertsolari txapelketan bere iritzi orriak zabaltzen ikusi ditugun jokalari arduratsuen aurka. Aurki, FVF horretan izango du bere saria. Bere txikian futbolak jende hanpatuaren artera eramandakoak, greba baten garaian edozein nagusiren ordekoak egin izan duen joko ustela bururaino eramateko prest agertu zaigu, enperadore usteko mozolo alena. Bere oinpeko jokalarien estimuaz harro agertzea maite zuenak, oraingo honetan belarria baino gehiago erakutsi digu, lotsa eta duintasuna ezagutu gabe ere, jende taldeak beregana zitzakeela posible dela baieztatuz. Saxofoia jotzen duen bezala hitz egiten du.

ASTEKARIA
2009ko abenduaren 13a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude