“Ibilbide aberatseko gizona da, idazle oparoa, kulturan jantzia inor baino hobeki. Aurtengo honekin aitortza saio luze bati hasiera eman nahi dio Nabarraldek, gure hurbilean lanean kementsu ari direnak txalotuz, ahaleginak ezagutzera emanez. Davant baino hoberik ez da sari hauei hastapena emateko: historian jakitun, euskaltzain oso, idazle aberats, irakasle, kultur munduan arduratsu...”. Nabarralde elkarteko kideen hitzak dira horiek. Aurrenekoz banatu dute Nabarralde Saria. Abenduaren 3an jasoko du saria Jean Louis Davant idazle zuberotarrak, Getarian egingo den ekitaldian.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!