Hartu duen Victoria Eugenia (izenetan ez dugu asko aurreratu) ikusten genuen Okendo kaleko egoitzaren ataritik parez pare, urrun hala ere. Kaputxinoen egoitza hartan ez zegoen argi askorik, beharrik gazteak bista onekoak ginela. Gainera, bezeroen artean ez genituen optikoak falta. Bertatik Egiako Ramona-Eneara joan behar izan genuelarik, are eta ilunagoa hartu behar izan genuen egoitza, Iberdueroren onerako. Soto esaten zioten hiri ikuilu bat. Ametzagainara egin genuelarik argitzen hasi zitzaigun lanlekua, baina ordurako zenbaiten begiek betaurrekoen beharra ezin alboratu. Tabakalera ondokoan denboraldi bat egin eta Lasartera jo genuen. Lehengo astean ezagutu dut oraingoa. Harritu egin nau bertako erosotasunak, hesirik gabeko eremuan guztiak elkarren ondoan borobilean taldeka lanean ikusteak. Orainartekoetan argiena. Orkrestra Sinfonikoak berak Victoria Eugenian emandako kontzertuak ez ninduen hainbeste harritu bere handian, oraingo argieroek, oholtzara kantatzera igo ziren jabeek merezitakoa izan balute bezala. Autokudeaketaren abantailak. Denborak, berez ez du deus dagokion lekuan ematen, saiatu egin behar izaten da denboraz nahi den lekura iristeko. Eta Argia bidean da, badoa nahi bidetik. Denbora lekuko.