“Ulertzen ote dit?”

Haurra, irakaslea aurrean duela dago ikasgelan. Bakar-bakarrik daude biak. Irakasleak tartean behin marrazkiak egiten dizkio eta aldian-aldian hitz solteak eta esaldiak esaten dizkio haurrari. Irakasleak haurraren begi handiak ikusten ditu, berari begira, mutu. Jarraitu egiten du: marrazkiak egin, hitzak eta esaldiak esan, erantzunen baten zain. Haurra mutu. “Ai ama! Ez ote dit ezer ulertzen? Alferrik ari ote naiz?”. Eta halako batean: “Non dago Anás?”, “Anás hemen!”. Irakasleak arnasa hartu du, ez zen hormari ari, umeak ulertu du, hasi da euskara ikasten. Gaztelania apur bat egiten duen ama marokoarrak bi ume eskolaratu ditu. Lehenak hartu du martxa euskararekin, bigarrena, Anás, lehen urratsak ematen ari da.

Irakasleari berriak etorriko zaizkio, eta berriz ere, begi handiak eta aho mutuak ikusiko ditu. Antsiaz biziko du euskaraz lehen hitza esan arteko tartea.

Zer ote dauka buruan hiru urteko marokoarrak ezer ulertzen ez duen eskolan lurreratzen denean?

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude