A gripea eta osasun publikoa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aurtengo martxoaren 29an ezagutu zen A gripearen edo “gripe berriaren” lehenengo kasua. Ordutik hona, eta etenik gabe, asko hitz egin eta idatzi da gai honi buruz, baina objektibotasunik gabe gehienetan.

Lehenengo kasuak eman zirenean, Mexikon eta AEBetan hasieran, eta handik Europara jauzi egin zuenean, bazirudien izurrite berri bat zetorrela, eta biztanleriaren zati handi batek hil behar zuela. Ondorenean, eta hainbesterainokoa ez dela ikusi ostean, asko izan dira negozioa egiteko edo bestelako gauzak ezkutatzeko erabili dela diotenak. Gauzak pixka bat argitzen saiatuko naiz beraz.

Gripearen birusak bere ezaugarriak aldatzeko gaitasun izugarria du, eta lehendik ere gripea jasan duena berriz infektatu dezake. Aldaketa hauek txikiak dira gehienetan, eta urteroko gripe epidemia eragiten dute. Baina aldaketa handia denean, kasu honetan esaterako, bere kutsakortasuna asko hazten da, eta biztanleriaren zati handi bati eragiten dio. Gaitza agertu eta gero, mundu guztian nola barreiatu den ikus dezakegu. Medikuon ikuspegitik, aukera berezia da gaitz hau, hilabete gutxiko epearekin epidemia bati aurre egiteko erronka iritsi zaigulako.

Osasunerako Munduko Erakundeak pandemia izendatu zuen ekainaren 11n, munduko bi eremu ezberdini eragiten ari zela alegia, eta Europara udazkenean iritsiko zitzaigula esan. Gobernuek, eta Osasun Publikoak beraz, lau hilabeteko tartea izan dute prestatzeko. Zer egin une horretan, epidemiaren benetako eraginak zeintzuk diren ziur jakin gabe? Neurriak gutxiegizkoak badira, beti izango dira nora begira zeuden esango dutenak; eta gehiegizkoak badira berriz, diru xahuketa eta alarmismoa izan dela diotenak. Zaila zen asmatzen beraz, edozein berri eta besteren jarduerak epaitzeko joera dugun egunotan.

Orain dakigunez, A gripearen birusa oso kutsakorra da, eta biztanleriaren %25ak jasango du. Baina ez da gaixotasun larria, eta bere hilkortasuna ospitalean ingresaturikoen %4 ingurukoa da. Gaixo kroniko askoren desoreka ekarriko du ordea, eta haien ospitaleratzea asko igoko da. Zenbat baliabide bideratu behar ziren beraz? Edo bestela esanda, zenbat balio du heriotza bat ekiditeak? Nire iritziz, txertoaren garapena derrigorrezkoa zen, eta txertaketa kanpaina ere bai. Nik hartuko dut behintzat. Eta olsetamivir edo “Tamiflu” botika eskura izatea ere bai, kasurik larrienak tratatzeko aukera izan dezagun. Horretaz gain, ahalegin berezia egin da osasun baliabideak aurreikusiak izan daitezen. Ez dakit azkenean asmatuko den, pasa eta gero hitz egitea erraza delako. Baina badakit neurri hauek gabe hildakoak ehundaka izango zirela, 1.000 inguru Euskal Herrian. Hemendik aurrera, zuena da hitza.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude