Ikeak egiten gaitu nor

Castillo Suarez
Castillo Suarez
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Garai batean “Zure bizitza birdekora ezazu” esaten ziguten Ikean. Aldatu zure etxea, aldatu zure bizitza. Goitik behera. Aldatu etxeko altzari guztiak eta berriak erosi. Kontsumitu, finean. Izan ere, ezer ez da betiko. Dena da aldagarria, areago, dena aldatu behar da. Ondotik, “Ongi etorri zure etxeko errepublika independentera” esaten ziguten, eta gurasoen etxetik joatera gonbidatzen gintuzten, eta, ezin baldin bagenuen, gurasoen etxean genuen gelan independizatzera. Atea itxi eta gure etxea izanen genuen, eta ez beste inorena. Altzari merkeen bidez gure esparrua konkista genezake. Egun “2ren tokian 3 kabitzen dira” esaten digute. Batzuk gurasoen etxera bueltatu garelako, gurasoei utzi genien gela birkonkistatzera. Logela eta egongela, ahal bada. Ezin genuelako alokairua ordaindu. Bikotekidearekin utzi genuelako eta hura geratu zelako biona zen etxean. Gure espazio propioa sor dezakegula sinestarazten digute Ikeakoek, gurea eta ez beste inorena. Ikeak egiten gaitu nor. Ikeak egiten gaitu guregain. Ikeak egiten gaitu libre. Ustez.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.