Independentziaren bidean

Ixabel Etxeberria
Ixabel EtxeberriaGaizka Iroz
Hemen, Ipar Euskal Herrian, militanteak atxilotuak ikusten ditugu edo auzitegira aurkeztera joaten dira eta ez dira itzultzen. Jon Anzaren desagerpena iragan da eta deus gertatu ez balitz bezala joan da. Lurralde txiki honetan politikari lotutako laugarren desagerpena da. Hirurehun mila biztanle duen eremuan ez da txantxa. Sarekada, militante gazte batzuen presondegiratzearekin. Errepresioaren bortizkeriaren maila ikaragarria da. Ez da soilik poliziaren presentzia, bideetako edo telefonoaren kontrol soila, hemen errepresioak bortizkeria maila oso altua du. Bortizkeria honek ez du loturarik hemen talde politikoen ekintzen mailarekin. Michèle Alliot-Mariek (MAM) azken urteetako hemengo politikako urrats guztiak kontrolpean izan ditu eta hobestu du ederki bortizkeria maila hori. Bera ederki ibiltzen da Donibane Lohizuneko karriketan, kontzientzia lasaiarekin, Jonen familia pena gordetzera behartua delarik.

Desoreka sobera handia da, horrelako oreka politikoak ez du zentzurik. Noski, hemengo herritarrak ez du aktualitate hori hurbildik segitzen, baina galdetzen du eta nahiko beldurgarri atzematen du mundu hori. Beldurra ekartzen duelako? Ez. Abertzale den oro arriskutsua denaren sentimendua hedatu nahi delako baizik. Alta, herritarren zati bat ohartu da urtetik urtera abertzaleek salatzen zutena egiaztatzen dela eta abertzaleen proiektuak sinesgarritasuna hartzen joan dira. Gaur egun Jean-Jacques Lasserrek ere onartzen du tokiko instituzioa beharrezkoa dela. Hain xuxen abertzaleek jakin dugu proposamenak egiten, eta baita ere, tokiko errealitatea gure gain hartzeko gaitasuna badagoela hemen berean.

Horrela heldu da Autonomia proiektua, errealista den proposamena, erantzun juridiko sinplea praktikan emateko. Autonomia, lehen urratsa independentziaren bidean. Hau baita nahi duguna. Ondoko hilabeteetan, autonomia aldarrikatzera joanen gara, baina bide horretan gure ametsak ez ditugu bazterrean utziko, lanean arituko gara, politikarien zain egon gabe. Elkartuko gara Nazio Eztabaida Guneak egin duen proposamenari bidea zabalduz. Denok Euskal Herri independentearen sortzeko balio baitugu. Idazleek eramaten ahal gaituzte herri berri horren proiekzioaren egitera, artista orok laguntzen ahal gaituzte bide horretan ametsa egia bihurtzen, teknikari, funtzionari, langile, intelektual edo eskulanetan ari dena, etorkin edo politikaz paso egiten duena. Jauzirik ez da eginen, bidea egiten jarraituko dugu, herritarrekiko loturak zainduz.

ASTEKARIA
2009ko azaroaren 15a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude