Deserrian

Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hitza irakurri zuen nik neraman egunkarian. Nire alboan ezarrita zegoen, neroni bezala mutil kozkorren futbol partidaren hasieraren zain. Ez zuen hitzaren berri, ez zuen inoiz entzuna. Euskarazko egunkari bakarra zen nirea, dozena baten artean. Ohituta nago. Berak semea zuen jokalari, bertan egoteko arrazoi, nik, denbora zaletasun horri emateko. Berak semearen kolorea zuen pasio, nik jokoaren ederra, mutil kozkorren lan ederraren bila. “Semeek naute euskarazaletu”, kanpotarra nauzu. Euskaraz mintzo zitzaion semeari, inguruko euskaldun kideei gazteleraz. Partidaren erdian luze eta zabal aritu ziren semeek sartu ez zituzten golak nola sartu behar ziren elkarri esaten. Bigarren denboran bereek irabazi zuten partida. Ondoren, semeekin hizketan, ohartu nintzen gehienak gauza bazirela euskaraz egiteko. Hala ere, burua itzulikatuz gaztelera zioten egiten elkarri semeak lekuko. “Ez dugu ohiturarik gure artean euskaraz mintzatzeko”. Entrenatzailea ere, erdalduna. Ez omen da arazo, nahiz eta Herriko Etxearekin sinatu konbenioak bestela agindu. Handik airatu eta Berriaren bakartasunak deserrian nintzela irakatsi zidan kolpez, hango inor bezperako Baionako manifaren berri ez izatea makil.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude