Zorionak, Kirmen

Igor Estankona
Igor Estankona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Hemengo letra txikiak gero eta handiagoak direla badakigunontzat, euskal idazleek mugaz gaindi jasotako aitorpen oro da gure literaturari egindako aitorpena, eta aurrera segitzeko akuilua. Zorionak, Kirmen, asko poztu gara. Saria jasotzerakoan apal gogoratu zinen lagunetaz –bitsetan egongo da Urdangarin–, eta zoli defendatu zenuen zure lana inbidiaren eta sikatearen kontra.

Utzidazu gauza pare bat esaten nire bizipozetik, eta ez egidazu txartzat hartu:

Bilbao-New York-Bilbao, beste literatur lan guztien antzera, batzuei gustatu zaie eta beste batzuei ez. Ez dago saririk irakurlearen barru-barruko uste hori alda dezakeenik. Aurreiritziak norberagan be egoten dira askotan. Bestalde, kritikoak ere irakurle dira, eta liburu batzuk beste batzuk baino gehiago ponderatzen dituzte. Argi dagoena da eurak be saiatzen direla lana ahalik eta prestutasun handienagaz egiten.

Gogora ezazu, eta ahal baduzu zeure buruari sarri esan, saria zurea dela Kirmen. Edo gurago baduzu bidaide izan dituzun guztiena, edo gure hizkuntzarena. Baina musu-laztanka datozkizunez honez gero agintariak, kontuz ibili beharko duzu: dakizunez, mailega ezin dezaketenaren interesak kobratu nahi izaten dituzte.

Baina agintariak etorri datoz eta joan doaz, eta idazleok hemen egongo gara. Normalean, idazten.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.