Gerraren memoria misterioarekin nahastuta

  • Iñaki Irasizabal ::Gu bezalako heroiak

    Elkar

    orrialdeak ::122

    prezioa ::12€

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
1994an kokatu du Iñaki Irasizabalek Gu bezalako heroiak eleberria. Gizon gazte bat du protagonista. Indautxu auzoan bizi da, Bilbon, aitonarekin. Agureak suizidiorako joera du, eta piskiatrek uste dute gerrako oroitzapenek badutela zerikusirik horretan. Gaztea saiatuko da aitona gehiago ezagutzen, 36ko gerrari buruzko kontu gehiago galdetzen. Baina eleberria ez da nobela historikoa: iragan hurbileko hirian girotua dago, eta hor gaztearen mundua aurkituko du irakurleak. ABLE baten bidez fundizio batean lana aurkitu du; Paularekin dabil; ez dauka bizitzari buruzko ideia argirik. Bi munduek –gerrak eta gaztearen bizimoduak– bat egingo dute nobelaren amaieran. Nola? Ahor, misterioa.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.