Laguntza bai, baina gakoa ENAMen baitan dago

Andoni Canellada / Argazki Press
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
ARNALDO OTEGIK udazkenean polo soberanistarekiko mugimenduak izango zirela iragarri zuenean, ulertu zen oro har zertaz ari zen. Gatazka bortitza gatazka politikoa bihurtu behar zen, soberanisten asmoak estrategia politiko bateratu berri batean finkatu behar ziren. Baina nahasmena ere sortu zuen, besteak beste hori EAJ eta Aralar barik egin beharko zela ere iradoki zuelako uneren batean. Eta udan ETAk Logroñon eta Mallorcan egindako atentatuek nahasmena areagotu zuten. ENAMen baitan egoera oso berde zegoela antzeman zitekeen, eta udazkeneko indar metaketak gehiago itxaron beharko zuela adierazten ari zen errealitatea.

Akaso ENAMen baitan egoera ez dago pentsatu bezain heldua, baina ezker abertzaleko buruzagien atxiloketak eta ondorengo erreakzioek egosten ari dena munta handikoa dela adierazten dute. Borroka armatua alboratu beharraren defendatzaileek behin eta berriro errepikatu dute azken urteetan egungo ETA Estatuaren tresna ere bilaka daitekeela, eta joan den asteko atxiloketek ikusmolde hori sendotzen dute maila batean bederen. Madrilek erakutsi du ez zaiola interesatzen ENAMek bere baitatik bidera dezan ETAren bermoldaketa politikoa, edo nola-hala prozesu horretan eragin nahi duela. Nola? Zabalduena den hipotesia: ETAk jarrai dezala bere jardunarekin eta 2011ko udal eta foru hauteskundeetan ez dadila ezer berririk aurkezteko aukerarik izan, eta ondorengo lau urteetan konstituzionalismoak orain ekindako bidea sendotu eta finkatzeko aukera izango luke.

ALDERDIEN LEGEAREKIN
Madrilek argi ikusi du ENAMi min egin diola eta muturreraino eraman nahi du bere politika hori, legez kanpoko ezker abertzalea politikoki itotzeaz gain, konstituzionalisten mauka politikoa bihurtzen delako. Orain arte gainera, ordaindu beharrekoa oso txikia izan da eta are txikiagoa Estrasburgoko Auzitegiak Espainiaren jarrera errepresiboari sostengu juridiko-politikoa eman ondoren.

Baina ez, dirudienez Madrilentzat ere dena ez da hain samur eta lineala izaten ari eta badirudi PSOEren baitan beste honako irakurketa ere egiten ari direla: “Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Antxon Etxebeste eta beste asko eztabaida bideratzen ari direla, gauzak ondo doazkiela eta akaso Madrildik egindako planak izorra ditzaketela? Ez jaun-andreok, esku-hartu beharra dago eta ENAMen baitan egon daitezkeen mugimenduak izan daitezela guk nahi ditugun norabidean eta ez haiek nahi dutenean”. Ezker abertzaleko buruzagi askok argi utzi du atxilotuak zertan aritu diren, zer prozesu bizitzen ari den ENAMen baitan eta, Madrilek nahi duenaren aurka, nola “prozesu demokratikoarekin” aurrera jarraitu behar den.

DONOSTIAKO manifestazio arrakastatsua ENAM norabide horretan laguntzeko bultzada esanguratsua da eta abertzaletasunaren gehiengoak zer nahi duen adierazle ere bai. Protesta bai, elkartasuna ere bai, baina batez ere atxilotuen barne lanaren aldeko sostengua eta abertzaleen elkarlanaren aldeko apologia izan zen iragan larunbatekoa. ENAMek erabaki behar du prozesu honetatik nola atera nahi duen, etorkizunerako potentzial eta kapital politiko sendoarekin edo gabe. Dena ETAren jardunaren eremura eramatea gehiegi sinplifikatzea ere izan daiteke akaso, baina eztabaidaren ardatza hor dago gaur egun. ETAk bere jardun armatuarekin jarraitzen badu, adio potentzial eta sendotasun politikoari. Borroka armatua albo batean geratzen bada, potentzial politikoa hor geratuko da; beste kontu bat izango da gero hau nola erabiltzen den.

Esperantza ei da galtzen den azkena, eta bizi den abagunea da horren adierazle. Ezker abertzalearen azken 20 urteetako historia, besteak beste, ilusio eta desilusio salmenta prozesu luze bat da: Aljer, 1992ko balizko negoziazioak –Munduko Futbol Txapelketa, gogoratzen?–, Alternatiba Demokratikoa, Lizarra-Garazi, Loiola... Etsipena irabazle da gaurkoz eta baikortasunerako sinesmen ahalegin handia egin behar da; abertzalegoak, alabaina, argi du nahiago duela esperantza hari mehe horri heltzea. Ez da ez nolanahikoa alderdi eta eragile abertzaleek esku artean duten erantzukizuna, baina gakoa, funtsean, ENAMen dago. Gehiengo sindikalak, bestalde, berriz erakutsi du bere heldutasuna eta indarra. Dena beharko da.

Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude